IkerChem enpresak Emprendedor XXI saria irabazi du

IkerChem enpresak irabazi du Emprendedor XXI saria.

Laster Donostiako Teknologi Parkean ezarriko den sektore kimiko-farmazeutikoko enpresa honen jardun nagusia balio erantsi handiko entitate kimiko berrien diseinu eta garapena da, tratamendu onkologikoetan aplikazioak dituzten entitate kimikoak hain zuzen. 2010eko ekainaren 16an, Bartzelonan egindako ekitaldian jaso zuen IkerChemek 30.000€ko saria dirutan eta Cambridgeko Unibertsitateko programa batetan parte hartzeko agiria.

 

La Caixak sustatu eta Berrikuntzaren Enpresa Nazionalak emandako sarion laugarren edizioko finalistak Kanteron eta Bubok enpresak izan dira, Valentzian eta Madrilen ezarritakoak hurrenez hurren. Guztira estatu osoko 372 enpresak hartu dute parte sariketa honetan, gehienak IKT, zerbitzuak eta bioteknologia alorretakoak.

Emprendedor XXI sariaren helburuak honako hauek dira:

  • Ekintzaile izaera sustatzea eta berrikuntza eta aurrerapena indartzea, garapen sozial eta ekonomikoa bultzatuz.
  • Autonomi Erkidego bakoitzeko enpresa berritzaile onenak identifikatu eta saritzea.
  • Enpresa hauei, beren garapena eta hazkundea azkartzeko laguntza ematea.