2010ko BEKAK: izena emateko epea zabalik

Gipuzkoa

 

Iñaki Goenaga Fundazioak ekainaren 15etik uztailaren 15ra izango du irekita beka-programetarako izena emateko epea; beka horiek zientzia eta teknologia mailan prestakuntza handiagotu nahi duten gazte tituludunentzat dira.

 Aurten 109 beka eskainiko dira guztira: 26 espezializaziokoak, 73 doktoregokoak. Aurten ez da Etortek bekarik eskainiko.

 

Beka hauek 27 titulazio baino gehiagotako gazteentzat dira: Ingeniaritzak Industrian, Aeronautikan, Elektronikan, Kimikan, Informatikan, Agronomian; lizentziaturak Zientzia Kimikoetan, Zientzia Biologikoetan, Zientzia Fisikoetan, Biokimikan, Itsas gaietan, Farmazian…; edo baita ere lizentziaturak, Giza Zientziak eta Empresa, Soziologian edo Enpresa Administrazioan.

Beka hauen onuradunek beren ezagupenak handiagotuko dituzte gai askotan: Bioteknologian eta Biomedikuntzan, Elektronika eta Komunikabideetan, Software teknologietan, Doitasun Ingeniaritzan, Mekatronika edo Ingurune kudeaketan eta Itsas gaietan.

Partekatu

Beste berri batzuk