IKERLANek presentzia nabarmena izango du Basque Industry 4.0 Kongresuan

Gipuzkoa

  • IKERLANeko ikertzaileek azken teknologien aplikazio praktikoen berri emango diote industria sektoreari, Adimen Artifizialari eta Sentsorikari buruzko bi gelatan
  • Ekitaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da azaroaren 26an, Euskadin Industria 4.0 gaitzat hartuta antolatzen den topagune handiena da

basque_industry_40_ikerlan_telefonica_amazon_iotIKERLAN euskal zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango du Basque Industry 4.0 The Meeting Point ekitaldian. Bertan loT gailuentzako konektibitate ziberseguruko soluzio berritzaile bat erakutsiko dute eta Adimen Artifizialari eta Sentsorikari buruzko bi gela teknologikoetan parte hartuko dute.

Konektibitate soluzioa, Telefónica eta Amazon Web Services (AWS) enpresekin lankidetzan garatutakoa, SIM loT telefono txartel baten oinarritzen da eta horrek ahalbidetzen du era ziberseguruan Gauzen Interneteko (loT) gailuak Amazon Web Services loTrekin (AWS loT) konektatzea. Soluzioak IoT gailuak lainora seguru konektatzeko gestioak errazten ditu, ziurtagiriak urrutitik eta eskala handian banatzen uzten du, IoT gailuen lainoarekiko konektibitatea erraztuta eta babestuta.

Euskal ikerketa zentroak industria teknologia buruzko ekitaldira erakusgailu bat eramango du, Smart Cityarekin lotutako kasu batentzako garatutako sistema bat erakusteko. IKERLANek garatutako konektibitateko soluzioak energia kontsumoa monitorizatzen uzten du, Smart Meter aurreratu bat eta lainora zibersegurtasunez konektatzea eskaintzen duen Smart Modem bat erabiliz.

Basque Industry 4.0 The Meeting Point topagunea diziplina anitzeko ekitaldia da eta bertan elkartzen dira estrategia, ezagutza trukea, berrikuntza teknologikoa, esperientzia errealak, kasu praktikoak eta tailerrak, eta Laugarren Iraultza Industrialarekin zerikusia duten eragile guztiei zuzenduta dago. Konektibitate ziberseguruko soluzioa aurkezteaz gain, ikerketa zentroak Adimen Artifizialari eta Sentsorikari buruzko bi gelatan parte hartuko du, industria eremuan azken erreminta teknologikoak aplikatzeko kasu praktikoen berri emateko.

Industriara aplikatutako gidatze autonomoa

Lehenengo gelan, Adimen Artifizialari buruzkoan, IKERLANeko EIKT unitateko ikertzailea den Jon Perezek azalduko du nola industriak jaso ditzakeen gidatze autonomotik datozen aurrerapen teknologikoen eta soluzio komertzialen onurak; izan ere, azken urteotan IKERLANek expertise zabala metatu baitu sistema horretan.  Adimen Artifizialaren eremuan dauden azken aurrerapenak azalduko ditu eta, besteak beste, ondokoak aipatuko ditu: ahotsa ezagutzeko soluzioak, errealitate areagotua eta prozesu produktiboetan Big Data erabiltzeko aukerak.

Sentsorizazioak dituen inplikazioak

Bigarren gela IKERLANek Sentsorikari eskainiko dio. Saio horretan, Mikrosistemetan Espezializatzeko Taldearen arduradun Josu Gabilondok industria eremuan sentsorizazio soluzio sendoak garatu eta txertatzeak dituen inplikazioen berri emango du. Horrelako sistemek behar duten babesa gai izan behar da inguru industrial gogor eta iristeko zailak jasateko, eta autonomoak izan behar dira energiari dagokionez eta energia kudeaketako eta kontsumo txikiko teknikak txertatu behar dituzte. Konektibitate sistema sendo eta seguru batek bi norabideko datu trafiko fidagarria bermatzea ahalbidetuko du.

Partekatu

Beste berri batzuk