IKUSIk Berlingo Innotrans azokan hartu du parte
• Garraioaren alorrerako produktuak aurkeztu ditu IKUSIk Berlinen.
• Garraiorako teknologiari buruzko nazioarteko azoka hau bi urtetik behin egiten da Alemaniako hiriburuan
Garraio-sektoreko hornitzaile gisa eta alor honetan duen eskarmentua baliatuz, bi urtetik behin Berlinen egiten den Innotrans azokan hartu du parte IKUSIk irailaren bukaeran. Garraiorako teknologia, osagai berritzaileak, ibilgailuak eta sistemei buruzko nazioarteko azoka hau aprobetxatuz, Ikusik bere azken produktuak aurkeztu ditu Alemaniako hiriburuan, besteak beste kudeaketa integralerako software irtenbiderako Escape izenekoa, garraio eta segurtasuneko azpiegituren kontrol eta operaziorako irekita dagoena.