Ikuskizun hezigarri berria Eureka!-n Aste Santuan
. Guztira 168 jarduera izango dira aukeran martxoan eta apirilean, haurren eskolako oporretako 15 egunetan, Eureka! Zientziaren Museoan. Aste Santuan eta Pazko Astean, besteak beste, nobedade nagusia den “ZURE GORPUTZ TXIKI HANDIA” tailerraz gozatu ahal izango dute bisitariek.
Eureka! Eureka! Zientzia Museoak gizakien gorputzari buruzko jarduera didaktiko berri hau estreinatuko du, inauguratu berria den ZU aretoan. Tailer didaktikoak aukera emango die parte-hartzaileei zelula protagonista duten prozesu fisiko eta biologikoak ezagutzeko.
Giza gorputzeko zelula guztiak berdinak dira?
Zer desberdintasun dago azaleko eta giharretako zelulen artean?
Begiratu duzu inoiz mikroskopiotik?
Ikusi duzu inoiz DNArik?
Gure gorputza, milioika zelulaz osatua dagoena, argitu gabeko misterioa da hori oraindik . Mikroskopio batetik begiratu, eta azaleko zelulek —edo giharretakoek, edo garunekoek, edo globulu gorriek— zer forma duten ikustea izango da jardueretako bat. Helburua da bisitariak bere begiz ikustea gure gorputza zer unitatez dagoen osatua, hartara, hobeto uler dezan zer funtzio duten unitate horiek, eta nola banatuta dauden organismoan. Laborategiko teknika batzuk erabiliko dituzte, eta ezusteko bat edo beste jasoko dute; esate baterako, DNA lortzeko prozesuan ikusiko dute Fairy ez dela erabiltzen laborategiko tresnak garbitzeko bakarrik.
Aste Santua ohiko bost jaiegunak baino luzeagoa dela badakigunez, bi ZIENTZIATXOKO programatu ditugu, haurrek opor-egunak dituzten eta gurasoek lan egin behar duten egun horietan haurrak hartzeko.
Aste Santuko eta Pazko Asteko “ZIENTZIATXOKOAK”
Simulagailuak ikustea, altxorra bilatzea, museoan esperimentuak egitea eta laborategian tailerrak egitea izango dira, besteak beste, txikiek Zientziatxokoetan egin ahal izango dituzten jardueretako batzuk. Egun eta adin bakoitzerako prestatutako egitaraua ikusteko, sakatu hemen. Zientziaz betetako goizak.
Adinak: | 3-10 urte (hiru taldetan banatuta 3-5 urte, 6-7 urte, 8-10 urte) |
Postuak: | Mugatua (txanda bakoitzean gehienez 150 haur)
Informazioa: 943 – 012900 telefonoan. Izena emateko museoko harreran.. |
Ordutegia: | 8:30 – 13:30 h. Debaldeko haurtzaindegi zerbitzua: 8:30-9:00.
Aktibitateak goizeko 9etan hasiko dira. |
Lekua: | Eureka! Zientzia Museoa, 43-45. Miramongo Teknologi Parkea. 20009 Donostia. |
Hizkuntza: |
Precios: |
Lehenengo txanda (Aste Santua) – Martxoak 25 – 27
Prezioa: 56 €. / Eureka!ko lagunak: 50 €. / Gaztedi Klubako kideak: 52 €. |
Bigarren txanda (Pazko Astea) – Apirilak 2 – 5
Prezioa: 74 €. / Eureka!ko lagunak: 67 €. / Gaztedi Klubako kideak: 70 €. |
Bi txandetan izena emanez gero.
Prezioa: 125 €. / Eureka!ko lagunak: 115 €. / Gaztedi Klubako kideak: 120 €. |
“ZURE GORPUTZ TXIKI HANDIA”ren egitaraua
Data |
Ordutegia. |
MARTXOAK 25 | 12:00 h. Gazteleraz / 17:45 h. Euskeraz |
MARTXOAK 26 | 17:45 H. Euskeraz |
MARTXOAK 27 | 12:00 h. Gazteleraz / 17:45 h. Euskeraz |
APIRILAK 2 | 12:00 h. Gazteleraz / 18:00 h. Euskeraz |
APIRILAK 3 | 12:00 h. Gazteleraz / 18:00 h. Euskeraz |
APIRILAK 4 | 12:00 h. Gazteleraz / 18:00 h. Euskeraz |
APIRILAK 5 | 18:00 h. Euskeraz |
Informazio erabilgarria
Museoa ez da itxiko eskolako oporraldietako egunetan.
Museoaren ordutegia:
Martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era, 10:00etatik 19:00etara.
Martxoaren 28tik apirilaren 1era, 11:00etatik 20:00etara.
Simulagailuen ordutegia:
Martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era, 11:00etatik 19:00etara.
Martxoaren 28tik apirilaren 1era, 11:00etatik 20:00etara.
Planetarium-eko ordutegia:
Martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era, egunean lau saio. Ikus egitaraua.
Martxoaren 28tik apirilaren 1era, egunean sei saio. Ikus egitaraua.
Informazio gehiago, argazkiren bat edo beste zerbait behar izanez gero, jarri harremanetan Elena Rosalesekin: erosales@eurekamuseoa.es. 943 01 29 01 / 658 75 6914