I+Med aitortu dute Euskadiko berrogeita hamar enpresa berritzaileenen artean

Albisteak, Araba

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, I+Med izendatu du berrikuntzara bideratutako gaitasun proaktibo handiena duten eta krisi-garaietan gizarteari balio handiena emateko ekarpena egiten duten 50 enpresen artean

Egoitza Arabako Teknologia Parkean duen I+Med enpresak eskerrak eman nahi izan dizkio Innobasqueri Euskadiko gizarte-egitura eraldatzen eta aurrerapena lortzen bere gain hartutako konpromisoa dela eta. Guztion artean Europa mailan berrikuntzan liderra den eskualde gisa Euskadi posizionatzeko helburua du Innobasquek.

Izaera berritzailea du i+Med enpresak, Arabako Teknologia Parkean dagoenak, eta biomedikuntzako ingeniaritzaren arloan produktu berriak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, taldeko know-how ikertzaileari esker eta produktuaren garapenean eta fabrikazioan nahiz osasun-produktuaren eta sendagaien kalitatean eta ziurtapenean duen esperientziari esker.

Fabrikazio-prozesuaren kontrol zorrotzak, bazkideen zuzeneko inplikazioak eta i+Med-en kalitate-politika zorrotzak definitzen dute enpresaren filosofia eta ahalik eta asebetetzerik handiena bermatzen die bezeroei.

Partekatu

Beste berri batzuk