I+Med enpresak irabazi ditu Euskadiko EmprendedorXXI Sariak

Araba

I+Med biomedikuntzaren  alorreko  enpresa  berritzailea aritzen  da

Sariak  5.000  euroko  zuzkidura  ekonomikoa  eta  Cambridgeko  Unibertsitatearen  (Erresuma  Batua)  enpresa  hazkunderako  nazioarteko  Ignite  Fast  Track  ikastaroan  parte  hartzeko  beka  jasotzen  ditu.

emprendedor-premiosI+Med  enpresak  irabazi  ditu  Euskadiko  EmprendedorXXI  Sariak.  CaixaBank-ek,  Caixa  Capital  Risc  kapital  arrisku  kudeatzailearen  bitartez,  bultzatzen  duen  eta  Ekonomia,  Industria  eta  Lehiakortasun  Ministerioak  ere,  Enisaren  bitartez,  ematen  duen  saria  bere  hamaikagarren  ediziora  heldu  da.  Helburua,  hazkunderako  potentzial  gehien  duten  enpresa  berritzaileak  aintzatestea  eta  laguntzea  da.  Euskadin  SPRI  taldeak  ere  hartzen  du  parte  erakunde  antolatzaile  gisa,  BIC  Bizkaia  Ezkerraldearen  bitartez.

Irabazle  izateagatik,  i+Medek  5.000  euroko  zuzkidura  ekonomikoa  eta  Cambridgeko  Unibertsitatearen  (Erresuma  Batua)  enpresa  hazkunderako  nazioarteko  Ignite  Fast  Track  ikastaroan  parte  hartzeko  beka  jaso  ditu. i+Med  Koop.  elk.  (Miñao,  Araba), oinarri  teknologikoa  duen  biomedikuntzaren  alorreko  enpresa  berritzailea,  balio  erantsi  handiko  nanohidrogeleak  ikertzen,  garatzen  eta  merkaturatzen  dituena,  farmakoen,  bitaminen,  hazkunderako  faktoreen  eta  beste  konposatu  aktibo  interesgarri  batzuen  liberazio  kontrolaturako,  Onkologiaren,  Oftalmologiaren,  Traumatologiaren  eta  Kardiologiaren  alorretan,  besteak  beste.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk