Iñaki Goenaga Fundazioak bere urteroko bekak eman ditu BTEKen

Bizkaia

Iñaki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioak BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroa aukeratu du ikertzaile berriei ematen dizkien bere urteroko bekak eta aurten, bi milioi eurotako dotazioa izan dutenak.

Begoña Otxoa eta Edorta Larrauri, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuendaria eta Teknologia zuzendariaren partaidetzarekin, hurrenez hurren, ebaluzio batzordeak eta Fundazioaren presidenteak ikertzaile berriek bekak lortu dituztela adierazten duten 32 egiaztagiriak banatu zituzten.

Banaketa azaroaren 29an izan zen eta beken helburua zera da: hartzaileek, ikasle gazteek, formazioa jasotzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sarean. Laguntza hauek, Doktoretzari Laguntzen Egitarauaren barruan daude eta lau urtetan zehar gauzatuko dira Aztin, CEITen, Elhuyarren, Tecnalia Research % Innovation Fundazioan, Gaikerren, Ikerlanen eta Teknikerren.

Beken banaketa azaroan zehar ospatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barruan egin da.

Partekatu

Beste berri batzuk