Industria 4.0 izan gura dut!!
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko auditoriuma aukeratu zuten Araban eta Gipuzkoan ere laster egingo den “Basque Industry 4.0” aurkezteko
Berrehun pertsona baino gehiago bildu ziren Sprik, Eusko Jaurlaritzak, Gaia klusterrak eta Bizkaiko Parkeak elkarrekin antolatutako hitzorduan, 4.0 industriarekin loturiko kontzeptuak jorratzeko.
Jardunaldiaren helburuak izan ziren, besteren artean, industriako teknologia hori hiru faseetan –aurreprodukzioa, produkzioa eta postprodukzioa– aplikatu duten enpresen kasuak helaraztea bertaratutakoei, esperientziak elkartrukatzea eta enpresa parte-hartzaileei eta eurek jarduten duten sektoreen errealitateari buruz eztabaidatzea.
Guztira 21 kasu erreal aurkeztu ziren jardunaldian, formatu arin eta dinamikoan. Horrela, jada ezarritako errealitatean oinarrituta, partaideek euren ondorioak atera ahal izan zituzten.
Euskaltel, Tecnalia, Ibermática, Sisteplant, LKS eta Solmicro enpresek, esaterako, euren esperientzia partekatu gura izan zuten bertaratutakoekin.