Industria Sailak gaur itxiko du ibilgailuak erosten laguntzeko Euskadi2000 Plana
Industriaren Eraldaketa eta Sustapenerako Baltzuak (SPRI, S.A.), hots, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko sozietate publikoak gaur itxiko du ibilgailuak erosten laguntzeko Euskadi2000E Planeko laguntza eskaerak kudeatzen dituen aplikazio informatikoa, agortzeko zorian direlako plan honetara bideratutako funts publikoak.
Zehazki esanda, gaur gaueko 24:00etan itxiko da ibilgailu kontzesionarioek diru-laguntza publikoak eskatzeko irekitako aplikazio informatikoa, edo gerta liteke arinago ixtea, aurrekontua arinago agortzen bada. Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratu ditu 10.000 ibilgailu erosteko eta 5 hilabeteren buruan agortzeko puntuan daude.
Salmenten behin betiko balantzea oraindik egin gabe badago ere, esan liteke Euskadi200E Planari esker ibilgailu salmentak nabarmen hazi direla, halaxe erakutsi baitute hilero-hilero Auto eta Kamioi Fabrikatzaileen Elkarte Nazionalak eskainitako datuek. Ekimen arrakastatsu hau Espainiako Gobernuak une ekonomiko txar honi aurka egiteko diseinatutako ekimenen multzoan sartzen da.