Ingelesez komunikatzea, BZTPko enpresen behar latentea

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Parkeko zein inguruko enpresei eskaintzen dien gaitze-programa zabalaren barruan, “Presenting information effectively in English: 5 keys to improvement” jardunaldia gauzatu du Lanserreko profesionalen eskutik

DSC_0768Ikasgela beteta zegoelarik, bertaratutakoak –oraingoan Parkean bertan kokatutako enpresetako langileak eta zuzendaritza-kideak–hainbat gako ezagutu ahal izan dituzte, batetik, ingelesez komunikatzeko gaitasuna eta segurtasuna hobetzeko; bestetik, ingelesezko bilera edo hitzaldietan aktiboki parte hartzen dutenean, eraginkortasunez eta sinesgarritasunez komunikatzeko. Izan ere, ingelesa da munduan gehien erabiltzen den hizkuntza, Parkean kokatutako enpresen hedapenerako eta nazioarteko harremanetarako beharrezkoa.

Ingelesez aurkezpenak egiteko eta komunikatzeko gaitasunak hobetzeko beharra hauteman zuten Parkeko enpresek, eta, jardunaldiari esker, behar horri erantzun ahal izan zaio. Arrakasta ikusita, gai beraren inguruko ekintzak aurreikusten dira etorkizunerako.

Partekatu

Beste berri batzuk