Ingeteam-ek ingeniaritza kontratu berri bat lortu du Txinan lehendabiziko instalazio termosolarra egiteko
Enpresak egina du dagoeneko Delingha Solar Thermal Power Project instalaziorako oinarrizko ingeniaritza, eta orain eguzki eremuaren xehekako ingeniaritza egiteko kontratua eskuratu du
Txinako merkataritza alorreko lehendabiziko instalazio termosolarra 2017aren amaierarako izango da funtzionamenduan 50 MW potentzia eta bilketa termikoaren 7,5 ordu kopuruarekin, zeinek urtean 200.000 CO2 tona atmosferara isurtzea saihestuko duen
Ingeteam-ek Txinan egiten ari diren merkataritza alorreko lehendabiziko instalazio termosolarrerako kontratu berria lortu du. Enpresak dagoeneko lortua zuen instalazio honetarako oinarrizko ingeniaritza egiteko kontratua eta orain eguzki eremuaren xehekako ingeniaritza egiteko kontratua eskuratu du.
Hauxe izango da CGN Delingha Solar Energy Co Ltd-ak garatua eta Txinak merkataritza alorrean izango duen lehendabiziko instalazio termosolarra. 250 hektareako lur-eremua hartzen du eta 2017ko amaieran funtzionamenduan izatea aurreikusten da. 50MW potentziarekin, 1.300 MWt-eko bilketa termikoa izango du 7,5 orduko gaitasunarekin, urtutako gatzen tanke sistema baten bidez. 5.000 ordutik gora izango da funtzionamenduan eta horrek urtean 210 GWh-tik gorako sorkuntza dakar. Era honetan urtean 200.000 tona CO2 atmosferara isurtzea saihestuko da.
Kontratu honen bidez Ingeteam-ek eguzki eremuaren xehekako ingeniaritza garatuko du, honako hau barne izango delarik; prozesuaren diseinu mekanikoa, elektrikoa, tresneria eta eguzki eremuaren kontrola Beijing Shouhang IHW Resources Saving Technology Co. Ltd enpresarentzako. Instalazioa Xining hiriburu duen Qinghai-n kokatuko da, Txinaren erdialdean, Pekinetik 1.700 km-ra. Probintzia 3.000 metro altuerako goi-lautada batean eta mendiz inguraturik dago, ondorioz, klima muturrekoa da, euri gutxirekin, eta gune honetan -27,9º C izatera iristen den muturreko negu eta erabat beroak diren udekin.
Orain arte Txinak, I+G garatzeko asmoz, instalazio termosolar pilotu txikiak baino ez zituen, ez zuen bat ere abian merkataritza helburuarekin. Hortaz, zabaltzen ari den eta guztira 1,35 GW-ko potentzia lortzea aurreikusiz, onarturik dauden proiektuen zerrenda luzea duen merkatuan presente egotea lortu du Ingeteam-ek.
Ingeteam
Ingeteam enpresa potentzia eta kontroleko elektronikan (alderanzgailuak, frekuentzia bihurgailuak, kontrolagailuak eta babesgarriak), sorgailuak, motorrak eta bonbak, ingeniaritza elektriko eta automatizazio proiektuak, koadro elektrikoak eta tentsio ertaineko gelak, eta baita biomasarako landare eta eguzki termikoen ingeniaritzan espezializatutako enpresa da. Lanketa eta mantentze zerbitzu eta instalazio zerbitzuez osatzen du bere eskaintza.
Sorkuntza eolikoa, fotovoltaikoa, hidraulikoa, eta fosilaren sail nagusietan; metalen, ontzigintza, trenbide trakzioaren eraldaketaren industria; indar elektrikoaren sarean, azpiestazioak barne, garatzen ditu bere produktuak, beti ere sorkuntza eta energia kontsumo eraginkorrena bilatu eta garraioa eta banaketa eginez.
Enpresa mundu soan zehar ari da, 3.500 langilerekin, eta bere jarduera I+G oinarri harturik dago egituraturik, urtero bere fakturazioaren %7a honetara bideratzen dituelarik.