Ingeteam Power Technology eta SEW Eurodrive ‘Euskal Enpresaren Gaua’ren XXVIII. edizioan saritu dituzte

Albisteak, Bizkaia

Bi enpresa horiek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dute egoitza; sariak Guggenheim Bilbao Museoan antolatutako galan jaso dituzte. Galako buru Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua izan da

 

Guggenheim Bilbao Museoan izan da ‘Euskal Enpresaren Gaua’ren bederatzigarren edizioa, eta Tapia sailburua izan da bertako buru.

Edizio honetan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eratzen duten enpresetako bik sariak jaso dituzte, zenbait kategoriatan.

Sari horien epaimahaiak Ingeteam Power Techonolgyren lana aintzatetsi nahi izan du; munduko erreferentea da energia berriztagarriei aplikatutako teknologietan, elektromugikortasunean eta banaketa-sareetan. Made in Euskadi saria jaso du. Era berean, SEW Eurodrive motorreduktoreen fabrikatzailea da, eta, oraintsu, Bizkaiko Parkean finkatu izanaren 25. urteurrena ospatu du. Euskal Makila saria jaso du.

Tradizioa denez, sariak aurreko edizioko irabazleek banatu dituzte. Víctor Picó Ingemat-eko presidenteak Made in Euskadi saria Adolfo Rebollo Ingeteam Power Technologyko presidenteari eta Ingeteam Taldeko CEOari eman dio.

Euskal Enpresaren Gaua ixteko, ‘Euskal Makila’ banatu zaio SEW Eurodrive multinazionalari eta hark Espainian duen filialari; haren ordezkari Juan Carlos Fernández Dacal zuzendari nagusia izan da, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman dio saria.

Edizio honetan, halaber, José Ramón Fernández de Barrena Uvesco Taldeko zuzendari nagusiak jaso du saria, euskal enpresaburu onenagatik, bai eta Jose Jainaga Sidenor-eko kontseilari delegatuak ere, zeinak enpresa-berrikuntzagatiko aintzatespena jaso baitu.

Euskal Enpresaren Gaua Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak antolatzen du, Kutxabanken babesletzarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk