Itelazpiren II. Emakumea Teknologian argazki lehiaketak jada badu irabazlea

Albisteak, Bizkaia, Konpromisoa

Itelazpik Emakumea Teknologian argazki lehiaketa antolatzen du, emakumeak STEAM eremuan egindako lana bistan jarrita genero berdintasunaren alde egiteko helburuz, eta lehiaketaren II. edizioak jada badu irabazlea

“Tantakaz tantaka zientzian ere itsaso morea osatzen ari gara” argazkia izan da irabazle, hain zuzen, eta, bertan, IK4-Tekniker zentroko Amaia Martinez Goitandia ikerlaria agertzen da, zeramikazko eta beirazko material oso moldaerrazak sortzeko erabiltzen diren Sol-Gel prozesuetan erabilitako laginak maneiatzen. Argazkia Maite Fraile IK4-Tekniker zentroko ikerlariak eginda.

Argazki irabazlea ITELAZPI 2020 Berdintasunaren aldeko Egutegiaren azalean agertuko da, eta, horrez gain, irabazleak beste bi sari hauek ere jasoko ditu: bi sarrera Donostiako Eureka Zientzia Museorako (museoa lehiaketako erakunde kolaboratzaileetako bat da) eta bi pertsonarentzako bazkaria Basque Cullinary Center euskal sukaldaritzaren berrikuntza gunean.Lehiaketan parte hartu duten gainerako argazkietatik beste hamar ere aukeratu dira (ikus albistearen amaieran) Itelazpiren egutegian agertzeko. Sari banaketa Itelazpiren egoitzan egingo da, azaroaren 25ean, Emakumearen Aurkako Indarkeria Deuseztatze Nazioarteko Egunarekin bat eginik.

Itelazpik eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiei, haien konpromisoagatik, eta, bereziki, argazkietan zientziaren eta teknologiaren sektorean lanean agertu diren emakumeei.

ITELAZPI 2020 BERDINTASUNAREN ALDEKO EGUTEGIAN AGERTZEKO HAUTATUTAKO ARGAZKIAK

Partekatu

Beste berri batzuk