Ingurumen eta Biodibertsitateari buruzko jardunaldia Vicomtech-IK4ren eskutik

Gipuzkoa

Workshop Medio ambiente y biodiversidadMaiatzaren 29an, “Ingurumen eta Biodibertsitatean esperientziak, lankidetzak eta erronkak 2020” izeneko lan-jarduna egingo da Vicomtech-IK4ren egoitzan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. MONNA proiektu europarraren barruan kokatzen da workshop hau (http://wwww.monna-project.eu).

Goizeko 10etan hasiko da jardunaldia eta biodibertsitate eta ingurumen alorreko aditu entzutetsuen hitzaldiak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek, MONNA proiektua aurkezteaz gain.

“Errokak 2020 eta europar tresnak ingurumen eta biodibertsitate arloan” hitzaldiak emango dio hasiera jardunaldiari, Horizon 2020 programa europarrak eskaintzen dituen erronkak eta finantza tresnak azaltzeko.

Ondoren, arlo honetako hainbat eragilek esperientzia arrakastatsuak aurkeztuko dituzte. Jardunaldiari amaiera emateko, mahai inguru bi egingo dira, biodibertsitate eta ingurumen alorreko erronkei buruzkoak.

Egitaraua eskuratu

Partekatu

Beste berri batzuk