Iñigo Urkullu Lehendakariak eman dio hasiera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIV. asteari

Araba

  • Lehendakariak nabarmendu du “berrikuntza gure Herri-erronka dela” eta Eusko Jaurlaritzaren helburu estrategikoa “3.000 euskal ETE I+G+b jardueretan sarraraztea” dela.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Kontseiluak, Lehendakaria buru dela, Euskadik zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa berritu du.
  • Alberto García Erauzkin Innobasqueko presidenteak esan du berrikuntzak “ingurune estimulagarria sortzen lagundu behar digula, hor era iraunkorrean hazteko”.
  • Antonio Zea-k, Adidas Futbol-eko Berrikuntza zuzendariak, eman du hasierako hitzaldia, eta berak zuzentzen duen Adidas Innovation Team-ek nola funtzionatzen duen erakutsi du bertan.

Zientzia Astea_inaugurazioaGaur arratsaldean Bilboko Euskalduna jauregian Iñigo Urkullu lehendakariak hasiera eman dio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen hamalaugarren edizioari; Aste honetan azaroaren 3tik 16ra, zenbait eragile laguntzaileren jardueren bidez, Euskadik zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa erakutsiko du, horiek gizartera hurbiltzeko eta erronka globalei bermez erantzuteko gai izango den Euskadiren irudia proiektatzeko. Ekitaldian izan diren ehunka pertsonen artean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko ordezkariak zeuden, hau da, Euskadiko zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzaren inguruko politiketan parte hartzeko, aholkularitza emateko eta lidergoa zertzeko organo goreneko ordezkariak.

Lehendakariarekin batera izan dira ekitaldi honetan, besteak beste, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua; Jon Darpón, Osasun sailburua; José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko hurrengo errektorea; Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea eta ekitaldiari amaiera eman diona; Jesús Mª Iriondo, IK4 Research Allianceko lehendakaria, mahai-ingurua moderatu duena; Estibaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea; Jesús Mª Ugalde, Jakiundeko lehendakaria; eta Antón Pradera, CIE Automotive-ko lehendakaria. Honela, zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin duen konpromisoa berritu du Euskadik.

Urkullu lehendakariarentzat “berrikuntza gure Herri-erronka da”, eta adierazi du “gure helburu estrategikoa 3.000 euskal ETE I+G-b jardueretan sarraraztea dela”, eta horretarako “eguneratu egin behar dela garapen ekonomikoaren euskal eredua”. Baita ere iragarri du: “urtea amaitu baino lehen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana 2020 aurkeztuko dugu, eta horrekin hazkunde iraunkor eta giza garapenerako Euskadi 2020 Estrategia itxiko dugu. Horretarako, lau puntuko estrategia planteatu dugu: inbertsioa, industria, nazioartekotzea eta berrikuntza”. Aurreratu du “1.200 milioiko inbertsioa daukagula datorren urterako” eta “industria-BPGren %25 berreskuratu nahi duela euskal ekonomiarentzat”.

Bestalde, Alberto García Erauzkin Innobasqueko presidenteak gogorarazi du “mundua etengabe ari dela aldatzen” eta “hemendik 2020ra beste 500 milioi pertsona iritsiko direla mundura, kontsumitzaile berriak eskari eta premia berriekin”. Beraientzat, “ingurune estimulagarria sortu behar dugu, bere ahalmena garatzen eta era iraunkorrean hazten lagunduko diena, eta erronka handia planteatzen digu horrek”. Hor datza berrikuntzaren funtzioa “gizarte-balioa sortzen duen lehiakortasun gisa ulertuta”.

Berrikuntzaren laborategiak eta baloi adimendunak

Antonio Zeak, Adidas Futboleko Berrikuntza-zuzendariak, Adidas Innovation Team konpainiak Alemanian duen laborategian jarraitzen duen metodologia azaldu du, han haize-tunelak, zango robotikoak edo klima-kamerak baitituzte, sortzen dituzten produktuak probatzeko. Horretarako, Brazuca 2014ko Munduko Futbol Txapelketako baloi ofizialarekin jarraituriko prozesua azaldu du. Brazuca 2 urte eta erdi baino gehiagoko I+G lanaren emaitza da, eta baloia 600 futbolarik baino gehiagok probatu dute, Leo Messi, Dani Alves, Zinedine Zidane edo Iker Casilllas-ek, besteak beste. Baloiak 6 panel berdin-berdin bakarrik ditu eta puntada bakar bat ere ez, eta portaera eta kontrol bikaina ziurtatzen ditu. Gainera, baloiak bere profila du Twitter-en, non 24 ordutan 75.000 jarraitzaile lortu baitzituen, Historiako baloirik sozialena bihurtuz. Une honetan 3,26 milioi jarraitzaile ditu. Azkenik, hurrengo Munduko Futbol Koparako diseinatzen ari diren baloi adimendun berriaren xehetasun batzuk aurreratu ditu Zeak.

Ondoren, solasaldian parte hartu du Zeak, Jesus Maria Iriondo IK4 Research Allianceko lehendakariak moderatua; beste solaskideak honako hauek izan dira: Andrea Blanco,

Tecnalian Fotonikako ikertzailea; Ana Roquero, Cookplayko industria-diseinatzailea; David Mayoral, Erle Roboticseko CEO; Gretchen Kalonji, materialetako zientzialaria eta Unescoko Natura Zientzietako zuzendariorde nagusi ohia. Iñaki Goirizelaiak, EHUko errektoreak, eman dio ekitaldiari amaiera.

Partekatu

Beste berri batzuk