America, Europa eta Asiako ordezkaritzen bisitak jaso ditu Parkeak urrian

Bizkaia

Visitas octubreBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Amerika, Europa eta Asia kontinenteetako herrialde desberdinetako ordezkaritzen bisitak jaso ditu urrian zehar, hain zuzen ere Estatu Batuak, Brasil, Kolonbia, Erresuma Batua, Costa Rica eta Txinatik etorritako taldeak.

Txinako Caohejing Parke Teknologikoko ordezkariak gaur izan dira Bizkaiko Parkean, bere garapen eredua bertatik bertara ezagutzeko. Bi Parkeen arteko harremanak sendotu eta etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzea izan da visitaren helburu nagusia.

Urriaren 29an, Costa Ricatik etorritako ordezkaritza baten bisita hartu zuen Parkeak, Ekonomia Sozial Solidarioaren Batzorde Bereziko presidentea eta bost kide, Gai Ekonomikoetarako Batzordeko presidentea eta Aurrezki eta Mailegu Kooperatibako hiru kidek osatutako ordezkaritza hain zuzen ere.

Joan den astean berriz, Erresuma Batuko Menai Science Park – Parke Zientifikoko zuzendaria eta Ekimen Estrategikoen zuzendaria hurbildu ziren Parkera. Urriko lehen egunetan azkenik, Mark Rhoda, Winsonsin Development Corporation-eko zuzendaria, ANPROTEC, Brasilgo Elkarteko presidentea den Francilene Procopio,eta Elisionete Vieira, ITCG zuzendaria (Brasil) eta Ruta N Medellin, Kolonbiako hiri horretako erakundeko bi ordezkarik bisitatu zuten Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Partekatu

Beste berri batzuk