Gaur ireki ditu ateak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako lehen dendak. 502 eraikinaren sarrerako gunean dagoen dendak, parkean lan egiten duten pertsonen beharrei erantzuneko beharrezkoak diren produktuak ditu salgai: egunkariak, ogia, yougurtak, kontserbak eta izoztuak besteak beste; parafarmazia txiki bat ere badu.
Denda astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 08:00tatik 19:00tara (ostiralean 15:00 arte).
Atzo arratsaldean egin zen dendaren inaugurazio ekitaldia eta bertara hurbildu ziren Bizkaiko Parkeko arduradunak eta inguruko enpresetako langileak.