INNCORPORA – TORRES QUEVEDO 2011 linearen eskaera-epea irekita dago

Araba

Maiatzaren 5eko CIN/1192/2011 Agindua argitaratu da, eta horren arabera, Inncorpora azpiprogramaren laguntzen 2011ko deialdia onartzen da, Zientzia Ikerketarako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Plan Nazionalaren Giza Baliabideetan Jarduera Ildo Instrumentalaren Giza Baliabideak Eransteko eta Kontratatzeko 2008-2011 Plan Nazionalaren barruan.

Deialdi honen helburua da profesionalak kontratatzea, industria ikerketaren, garapen teknologikoaren edo bideragarritasun teknikoari buruzko aurreko ikerketetan parte har dezaten.

Honako hauek izango dira onuradun: enpresa publikoak eta pribatuak, spin off-ak eta enpresa berritzaile gazteak, zentro teknologikoak, berrikuntza teknologikoa sustatzen duten zentroak, enpresa elkarteak eta Parke Teknologikoak eta Zientifikoak.

Laguntzak maileguak eta/edo diru-laguntzak dira, eta honako baldintza hauek izango dituzte: 36 hilabeteko estaldura gehienez, %0 interesa 9 urtera eta urtez urteko ordainketa aurreratuak. Laguntzen bidez, kontratazioa (soldata + Gizarte Segurantza), zeharkako kostuak eta prestakuntza (diru-laguntza edo partziala) finantzatuko dira.

Eskaerak egiteko epea 2011ko maiatzaren 16tik ekainaren 16ra arte doa (biak barne).

Partekatu

Beste berri batzuk