Innobasque: 2026ko Euskadiko Berrikuntza Kasu Praktikoen Deialdia
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Euskadiko berrikuntza kasu praktikoen deialdi berri bat abiatu du
Innobasquetik Euskadiko berrikuntza kasu praktikoen deialdiaren 7. edizioa jarri da martxan, ezagutza balio ekonomiko eta sozial bihurtzen ari diren esperientziak identifikatu eta ikusarazteko, modu arinagoan, konektatuago eta eragin handiagoarekin.
Lurraldean berrikuntza sustatzen duten ekimenak bilatzen dira, gure ekosistemaren lehiakortasuna eta eraldaketa-gaitasuna indartzen dituztenak, ondoko lau kategoria hauetako bakoitzean:
- Zientziatik berrikuntzarako transferentzia
- AAren (Adimen Artifiziala) aplikazioa berrikuntza-prozesuetan
- Oinarri zientifiko-teknologikoan oinarritutako sektore berrietara dibertsifikatzea
- Administrazio publikoa, berrikuntzaren eragile gisa
Kasu praktiko esanguratsuenak azaroan egingo den XV. Global Innovation Day ekitaldian aurkeztuko dira.