INNOBASQUE lanbide zerbitzu aurreratuetako enpresen nazioartekotzearen bultzatzaile

Araba

Espa Sareak, Innobasquek bultzaturik enpresa horiek sortutako ezagutza eta berrikuntza balioan jartzen ditu kanpora proiektatzeko esportatzeko asmoarekin, haien guztien lankidetza-lanari esker.

Innobasque, 31/01/2012

Lanbide-zerbitzu aurreratuetako enpresek zerbitzu intentsiboak eskaintzen dituzte ezagutzan eta aholkularitza espezializatuan honako alor hauetan: politika-diseinua, lehiakortasuna, jasangarritasuna, kudeaketa-ereduak, berrikuntza eta teknologia, legeria, finantzak, ingeniaritza, arkitektura, IKT edo eragiketa-transferentziak metodologia- eta teknologia-maila handia dutenak.

Basque Country Expertise, SPRI Taldearen programak lagundu egiten dio lanbide-zerbitzu aurreratuetako enpresen negozioa gehitzeari kanpoan.

Sektore horrek 1.748 milioi euro fakturatzen ditu Euskadin, 15.067 lanpostu sortuz eta horrek euskal BPGaren % 2,6 esan nahi du.

Gaur goizean aurkeztu da Espa Sarea (Lanbide Zerbitzu Aurreratuko Enpresak), Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziaren ekimena izan den eta euskal enpresa horiek nazioartekotzeko bokazioarekin jaio dena. Espa Sareak balioan jartzen du Euskadiko eraldaketa sozial eta ekonomikoan bere esku-hartzez sortutako arrakasta-esperientziek metaturiko ezagutza, hala nola, EVE (Energiaren Euskal Erakundea).

Osakidetza, Metro Bilbao, euskal kooperatiba-mugimendua, Euskadiko enpresa-ehunaren “klusterizazioa”, enpresak desberdintzea edo Bilboren eraldaketa aitortua. Hala, enpresa horiek lankidetza-eran lan egiten dute beren artean sare bat eratuz eta horiei behar duten dimentsioaren ekarpena egiten die beren nazioartekotzeari bermeekin aurre egiteko. Lanbide-zerbitzu aurreratuko enpresek zerbitzu intentsiboak eskaintzen dituzte ezagutzan eta aholkularitza espezializatuan, hala nola, politika-diseinuan, lehiakortasunean, jasangarritasunean, kudeaketa-ereduetan, berrikuntzan eta teknologian, legerian, finantzatan, ingeniaritzan, arkitekturan, IKT edo eragiketa-transferentzian, eta maila metodologiko eta teknologiko handia dute.

Partekatu

Beste berri batzuk