INNOBASQUE lanbide zerbitzu aurreratuetako enpresen nazioartekotzearen bultzatzaile

Gipuzkoa

Espa Sareak, Innobasquek bultzaturik enpresa horiek sortutako ezagutza eta berrikuntza balioan jartzen ditu kanpora proiektatzeko esportatzeko asmoarekin, haien guztien lankidetza-lanari esker. Lanbide-zerbitzu aurreratuetako enpresek zerbitzu intentsiboak eskaintzen dituzte ezagutzan eta aholkularitza espezializatuan honako alor hauetan: politika-diseinua, lehiakortasuna, jasangarritasuna, kudeaketa-ereduak, berrikuntza eta teknologia, legeria, finantzak, ingeniaritza, arkitektura, IKT edo eragiketa-transferentziak metodologia- eta teknologia-maila handia dutenak. Basque Country Expertise, SPRI Taldearen programak lagundu egiten dio lanbide-zerbitzu aurreratuetako enpresen negozioa gehitzeari kanpoan. Sektore horrek 1.748 milioi euro fakturatzen ditu Euskadin, 15.067 lanpostu sortuz eta horrek euskal BPGaren % 2,6 esan nahi du.

Gaur goizean aurkeztu da Espa Sarea (Lanbide Zerbitzu Aurreratuko Enpresak), Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziaren ekimena izan den eta euskal enpresa horiek nazioartekotzeko bokazioarekin jaio dena. Espa Sareak balioan jartzen du Euskadiko eraldaketa sozial eta ekonomikoan bere esku-hartzez sortutako arrakasta-esperientziek metaturiko ezagutza, hala nola, EVE (Energiaren Euskal Erakundea). Osakidetza, Metro Bilbao, euskal kooperatiba-mugimendua, Euskadiko enpresa-ehunaren “klusterizazioa”, enpresak desberdintzea edo Bilboren eraldaketa aitortua. Hala, enpresa horiek lankidetza-eran lan egiten dute beren artean sare bat eratuz eta horiei behar duten dimentsioaren ekarpena egiten die beren nazioartekotzeari bermeekin aurre egiteko. Lanbide-zerbitzu aurreratuko enpresek zerbitzu intentsiboak eskaintzen dituzte ezagutzan eta aholkularitza espezializatuan, hala nola, politika-diseinuan, lehiakortasunean, jasangarritasunean, kudeaketa-ereduetan, berrikuntzan eta teknologian, legerian, finantzatan, ingeniaritzan, arkitekturan, IKT edo eragiketa-transferentzian, eta maila metodologiko eta teknologiko handia dute.

Espa Sarearen aurkezpena “Lanbide –zerbitzu aurreratuak, sareko nazioartekotzea” jardunaldian zehar gertatu da Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan, izan ere “Innobasqueren Astearteak” zikloaren parte eratzen du. Partaideak honako hauek izan dira: Tomás Orbea, SPRI Taldearen zuzendari nagusia; José Ignacio Arrieta, Ingeniaritza eta Aholkularitzako Enpresen Euskal Elkarteko lehendakaria (AVIC); Juan Luis Moragues, MAS Taldearen sortzailea; Luis Ramos, Idom Aholkularitzaren zuzendaria; Tomás Elorriaga, Banproko zuzendaria; Maria Kövesdi, MKM Internacional Business Consulting-eko zuzendaria eta José María Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

Innobasque Espa Sarearen bultzatzailea da gisa horretako erakundeen eskariari erantzuna emateko, izan ere nazioarteko negozio-aukerak sortzeko beharra erakutsi dute, beren “know how-a” politiken, estrategien eta metodologien diseinuan eta garapenean beste erakunde, erregio edo hiri batzuetara esportatuz.

Ezagutzaren ekonomia

Ezagutzaren ekonomia, zeinek baititu oinarritzat lanbide-zerbitzu aurreratuak, herrialde berritzaileenetan sendotu egin da. Hala, sektore horretako 1.748 milioi euro fakturatzen ditu Euskadin, 15.067 enplegu Euskadin eraginez, eta euskal BPGaren %2,6 adierazten du, José Ignacio Arrieta, Ingeniaritza eta Aholkularitzako Euskal Enpresen Elkarteko (AVIC) presidenteak jakinarazi duenez.

Bestalde, Jose María Villate, Innobasqueko zuzendari nagusiak hau nabarmendu du: “lanbide-zerbitzu aurreratuko enpresek funtsezko papera jokatzen dute antolaera-, erakunde- eta gizarte-ezagutza sortu, bildu eta hedatzen, bezero dituzten beren sektoreei (industria-enpresei eta sektore publikoari) berrikuntza egiten eta modernizatzen”.

SPRI-k “Basque Country Expertise” aurkeztu du “Innobasqueren Astearteen” barruan

Tomas Orbea, SPRI taldearen zuzendariak ekimen horrekin lerrokaturiko Basque Country Expertise programa ezagutarazi du, eta horrek emango die laguntza lanbide-zerbitzu aurreratuko enpresei, “intereseko erakunde-kontaktu ugari errazten dituzten nazioarteko sareen kopuru handi baten presentzia sendotuari esker.”

“Lanbide-zerbitzu aurreratuak, sareko nazioartekotzea” jardunaldia Innobasqueren Astearteen esparruan gertatu da, ekimen horren bitartez, hilero astearte batean, berrikuntzako protagonistei foro dibulgatzaile eta ireki baterako deialdia egiten zaie euskal berrikuntza pertsonen, erakundeen, enpresen eta komunikabideen begiradapean kokatzeko aukera berrien garapena eragiteko asmoarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk