Innobasquek Euskadiko Berrikuntza jarduera hoberenak hedatu ditu haren protagonisten bitartez

Bizkaia

  • “Euskadiko berrikuntza haren protagonisten eskutik” jardunaldian euskal erakunde gailenek beren ekimen berritzaile garrantzitsuenak erakutsi dituzte, agerian jarriz Euskadi erreferentziako lurralde berritzailea eta gaitasun aitortuak dituena.
  • Esperientzia horiek Enpresa Estrategiak landu duen Berrikuntzako Gidan jaso dira Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Gaur arratsaldean egin da Bilboko Itsas Museoan “Innobasqueko Astearteen” 22. edizioa , eta bertan, “Euskadiko berrikuntza haren protagonisten eskutik” izenburupean, gaur egun Euskadin burutzen ari diren eta Euskadi gaitasun kontrastatuko lurralde berritzaile bezala aintzatesteari laguntzen diharduen berrikuntzaren inguruko jarduerarik hoberenak hedatu dira. Honako hauek aurkeztu dituzte beren erakundeetako ekimen berritzaile garrantzitsuenak: Joseba Jaureguizar, Tecnaliako zuzendaria; José Miguel Erdozain, IK4 Research Allianceko zuzendari nagusia; Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzendari betearazlea; José Luis del Val, Deustuko Unibertsitateko Ikerkuntza, Berrikuntza eta Transferentziako erretoreordea; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria; Javier Ormazabal, Velatia eta Tecnaliako presidentea; Txema Franco, Lantegi Batuak-en zuzendari nagusia; Azucena Castro, Owl-en zuzendari nagusia; Miguel Encabo, Orona Taldeko Teknologia Berrikuntza eta IKTetako zuzendari korporatiboa; Eduardo Cifrián, Eroski taldeko I+G-eko zuzendaria; Roberto Martínez de Guereñu, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enpleguko zuzendaria. Aldez aurretik José Ignacio Arrrieta, Estrategia Empresarialeko presidentea eta Txema Villate, Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak ekitaldirako ongietorria egin dute eta Manu Salinero, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza idazkariak itxi du.

Urteko hilabete bakoitzarekin bat eginez, berrikuntzako 12 protagonistak lehen pertsonan kontatu dute zein proiektutan murgildutik dauden. Horiek eta beste batzuk jaso dira Estrategia Empresarialek Innobasqueren laguntzarekin landu duen eta bertaratuen artean banatu den Berrikuntzaren Gidan. Hartan euskal jarduera berritzailearen berri ematen da praktika onen bitartez eta Euskadiko berrikuntzaren mapa marrazten da, enpresa txiki eta ertainek, korporazio handiek, unibertsitateek, teknologia- eta ikerkuntza-zentroek osagai berritzaile indartsua duten proiektu gailenak hedatuz eta horiek agerian jartzen dute berrikuntzaren alde euskal ehun sozio-ekonomikoak egin duen apustu irmoa eta duen inplikazioa.

Hizlariek hurrenkera honetan hitz egin dute:

URTARRILA. José Miguel Erdozain, IK4 Research Allianceko zuzendari nagusiak, honako hau azaldu du: “IK4ren irudi berria balio-sinbolo bat da eta horien gainean sostengatzen da ituna eta estrapolagarriak dira eragile euskal zientifiko-teknologiko desberdinen arteko harreman guztietara gure ekoizpen-ehunaren lehiakortasunari hobetzen laguntzeko.”

OTSAILA. Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzendari betearazleak, honako hau baieztatu du: Euskampus UPV/EHUren proiektu estrategiko bat da Tecnaliak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) elkarrekin sustatua, eskaintza prestatzailearen, ikerkuntzaren eta ezagutza-transferentziaren bikaintasuna eta nazioarteko proiekzioa bilatzen duena hiru espezializazio-arlo handitan: ekosistema jasangarriak eta ingurumen-teknologikoa, prozesu berritzaileak eta material berriak, zahartze osasungarria eta bizi-kalitatea.” Era berean zera esan du: “bikaintasuneranzko agregatze publiko-pribatuaren arrakasta-kasu bat dela”.

MARTXOA. Roberto Martínez de Guereñu, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enpleguko zuzendariak azaldu du nola aplikatzen dituen Vitoria-Gasteizek teknologia berriak “smart and green city” (hiri adimendun eta berde) bere estrategian.

APIRILA. Txema Franco, Lantegi Batuak-eko zuzendariak, BBKBilbaoGoodHostel abian jarri izana nabarmendu du, sektore turistikoan nola txertatu den, 12 lanpostu sortzea ekarri duena elbarritasuna duten pertsonentzat. Apustu horrek “desberdintze-estrategia bati erantzuten dio, non berrikuntzak hil edo biziko eginkizuna duen, negozio sarkari berriak garatzeko formula bezala, ase gabeko Euskadiko bezeroei erantzuna emateko gai izango direnak”, esan du.

MAIATZA. Azucena Castro, Owl-eko zuzendari nagusia, Bizkaiko Enpresaburuen eta Gidarien Elkarteko AED 2012 Saridunak azaldu du bere enpresak onurak ekartzen dizkiela epe luzera nola pertsonei hala osasun-sistemei, produktu eta zerbitzu biosanitario berritzaileen garapenari esker, zeinek “lantzen baitituzte gaixotasunen diagnosi goiztiarrak”, “tratamenduen eraginkortasun eta arrazionalizazio handiagoa ematen duten teknologiak” erabiliz. Zertan datzan bere produktu berritzailea kontatu du gibel koipetsuaren diagnosirako eta Osakidetzaren bitartez jarduera klinikoan hura sartzeko proiektu pilotua. “Medikuntza pertsonalizatuan ari diren sektore biosanitarioko enpresek produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko gaitasuna dute, kostua-efizientzia irizpideekin osasun-sistemen beharrei erantzuna emateko gai direnak” aitortu du.

EKAINA. Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko (MU) Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak, norbere burua berrasmatzearen eta titulazio berrien garrantzia azpimarratu du “izan ere MUk horiek proposatzen ditu enpresa-ehuna eraldatzeari laguntzeko gure erronka iraunkorrari bultza egiteko. MUren berrikuntzarekiko konpromisoa herrialde bezala geure etorkizuna jokatzen ari garen sektore eta teknologietan gazteak prestatzeari loturik dago, eta beste eragile batzuekiko elkarlanari gure enpresa-ehuna eraldatzeko gai izango den giza kapital bat segurtatzeko.

UZTAILA. Joseba Jauregizar, Tecnaliako zuzendari nagusiak, gogoeta egin du Euskadi berrindustrializatzeko beharraz, enpresak gaitasun teknologiko eta lehiakortasun handiagoz hornituz ikerkuntza aplikatuaren bitartez.

ABUZTUA. Miguel Encabo, Orona Taldeko Teknologia Berrikuntza eta IKTetako zuzendari korporatiboak Orona IDeO-Innovation City nolakoa den kontatu du, Hernanin (Gipuzkoa) eraikitzen ari diren Berrikuntzaren hiria, Europan bakarra den proiektua, “non erreferente izango den, hiri-mugikortasun jasangarri eta bere burua aski duena” 75 milio euroko inbertsioarekin eta Tekniker IK4 Research Alliance eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin. Laborategi handi hau, eraikinetako jasangarritasunean eta energiaren kudeaketan teknologia puntanekoak aplikatu dituena, 2014an inauguratuko da, Mondragon Korporazioko kooperatiba horren 50. urteurrenarekin bat eginez.

IRAILA. Javier Ormazabal, Velatia eta Tecnaliako presidenteak, gogorarazi du bere enpresa 45 urte beteztera doala eta Velatiaz aldatu duela orain arteko izendapena, 5,5 milioi euro arestian inbertitu dituela bere I+G+b-ko bere instalazioak zabaltzeko erakusketa eta esperimentazioko (UDEX) unitate bat abian jartzearen bitartez Amorebietako Bizkaiko herrian.

URRIA. Eduardo Cifrián, Eroski Taldeko I+G-eko zuzendaria pozik agertu da, datorren abenduaren 13an Oñatin (Gipuzkoa), Eroskiren Igorpenen Zero Denda inauguratuko delako, eraikuntza jasangarriko, energiaren erabilera adimenduneko, energia berriztagarria sortzeko eta hondakinak kudeatzeko neurriak bere baitan dituena. Gainera, lehena da BREMA Espainia ziurtapena lortzen eta Europako lehena ISO 50001 ziurtapenarekin. %65ean energia-kontsumoa “murriztea” ahalbidetzen du establezimendu konbentzional batekiko.

AZAROA. José Luis del Val, Deustuko Unibertsitateko Ikerkuntza, Berrikuntza eta Transferentziako erretoreordeak Deusto Push-en lehen edizioa aurkeztu du, programa aitzindari bat laguntza (publiko eta pribatuko) eta errealeko (emozional, erregulatzaile, profesional eta ekonomikoko) ekosistema bat sustatzen duena Euskadin eragina duten enpresa sozial jasangarri, eskalagarri eta berritzaileen proiektu berrietarako.

ABENDUA. Benicio Aguerrea, EIDE-Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteko koordinatzailea, Elkarteak 25 urte bete ditu, eta horregatik honako liburu hau prestatu du: “Diseño en Euskadi. 25 años de EIDE” eta haren bitartez diseinuak berrikuntzan duen garrantzia nabarmentzen du.

Jardunaldi hau “Innobasqueko Astearteak” deritzonaren barruan dago eta ekimen horren bitartez Innobasquek hilero dei egiten die berrikuntzaren protagonistei foro dibulgatzaile eta ireki batera eskal berrikuntza pertsonen, erakundeen eta komunikabideen begiradaren aurrean kokatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk