Innobasquek Euskadiko Zientzia Kontseiluaren talde bat koordinatuko du berrikuntza sustatze aldera
Innobasquek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko kideez osatutako lantalde bat koordinatuko du. Lantalde horrek jarduera anitz planteatuko ditu, alde batetik, 2008an 400 euskal eragilek baino gehiagok egindako lanarekin jarraitzeko eta, bestetik, Euskadi berrikuntzaren aldetik Europako eskualde aitzindarien artean kokatzeko asmoz. Programak mobilizazioko jarduera arin batzuk aurreikusten ditu, baita oihartzun handiko eragina izango duten beste batzuk ere. Era berean, urtarrilaren amaieran jendaurrean jarriko da.