Innobasqueko hamar bazkide beren enpresa-aukerak biderkatzearen bila dabiltza elkarlanaren bidez
- INNOBASQUE EXCHANGE v1.2-n aurkeztu dituzte beren berrikuntzak: Kemuri, Techabout, Hermeneus World, Ercisa, Enerbide, Ideable Solutions, Symplio Lifestile Technologies, Biomimetiks, BBY Digital eta Alhymotion.
- INNOBASQUE EXCHANGE Berrikuntzako Euskal Agentziaren 1.000 bazkideren eta bazkiderentzako elkarlan-ekimen bat da, beren proiektu berritzaileak ezagutarazteko eta beren proposamenen aberaste eta egikaritze, osoa edo zatikorako behar dituzten elkarlan eta itunak sarean aurkitu ditzaten.
Innobasque – Berrikuntzako Euskal Agentziak harrera egin dio gaur goizean INNNOBASQUE EXCHANGE v1.2-ren 2. edizioari, bazkideena eta bazkideentzakoa den proiektu bat, zeinean haietako hamarrek beren proiektu berritzaileak erakutsi baitituzte, zeinentzat elkarlan-formula bat baino gehiago bilatzen baitituzte: merkataritza-bazkideak, enpresa-bazkideak, teknologia-bazkideak, inbertitzaile txikiak, denbora-trukea, kostu-banaketa, etab.
Partaideak honako hauek izan dira: Kemuri, Techabout, Hermeneus World, Ercisa, Enerbide, Ideable Solutions, Symplio Lifestile Technologies, Biomimetiks, BBY Digital eta Alhymotion.
Joan den uztailean izandako lehen edizioan lortutako arrakastaren ondoren, hobetu egin da erabilitako metodologia. Hartara, proiektu guztien agertze labur baten ondoren, bertaratuak lan-mahaietan banatu dira, ekimen bakoitzaren ezkutuko aktiboak bilatzeko. Goizean zehar agerian jarri da enpresa-aukerak biderkatzen dituen elkarlana prozesu bat dela, eta hura burutzeko beharrezkoa dela aldeko ingurune bat izatea pertsonak eroso sentituko diren konfiantza-giro bat sortuko duena. Gainera, mekanismo bat behar da konfiantza-giro bat sortuko duena, berritzeko modu berriak eta bertan pertsonek eroso sentitu behar dute. Horixe da hain zuzen INNOBASQUE EXCHANGE. Innobasquek bere bazkideen esku jartzen du eratzen duen plataforma publiko eta pribatuaren ahalmena, horiek bertan beharrezko elkarlana aurkitu dezaten beren proiektuak garatzeko kide eta adituen sareko ezagutza guztia eta”know-howa”, halako moldez non proiektu berritzaileen ideia edo proposamena aberastu eta sustatze, erabateko edo zatikoari laguntzen dioten elkarlana eta itunak sortzea bideratzen duen.
Beren proiektuak honako hauen erakutsi dituzte:
- Kemuri, Innobasqueren bi bazkide bat egitetik sortua: Notonly Architects eta Enaidenek, Birloki, sortu dute, erabiltzailearekin datuak trukatuz gune publikoak aktibatzen dituen hiri-altzari adimendunak. Momentuz, LED argi bat garatu dute, beste fluoreszente bat, panel berriemaile bat, soinu-elementu bat eta ibilgailu elektrikoen kargagailu bat. Bazkide teknologikoak, merkataritzakoak eta industrializaziokoak bilatzen ari da. Birloki finalista izan da II. Bartzelonako Smart City Expo World Congress-en eta elkarlanean dihardu Naya Raipurko indiar hiria diseinatzen.
- Techabaout-ek Meetabout aurkeztu du, gertaldien kudeaketako plataforma adimenduna pertsonek elkarri eragin diezaioten sarean haiek ospatzen diren bitartean. Gailuek erreakzio-gaitasuna ematen diete antolatzaileei lortzen duten informazioan oinarrituta. Diseinu, prototipogintza eta marketineko enpresen elkarlana bilatzen dute.
- Hermeneus World Merkataritza elektronikoko plataforma bat da bitarteko gabe zuzenean erosteko merkatu baterako. Geolokalizazio eta EKTen sektoreko sare sozialen elementu berekiak erabiltzen dituzte. ONO Meeting Point, Bartzelonako Wayra Week eta Prestik 2012ren irabazleak, laguntza bilatzen ari dira produktua garatzeko eta beste sektore batzuetara hura esportatzeko, elikadurarenaz bestelakoetara.
- Ercisa-k The Sustainable Event marka sortu du bastaren aztarna ekologikoa gutxitzeko. Produktu jasangarri eta berritzaileen bila dabil.
- Enerbide-k Energia Banku bat proposatzen du zerbitzuak eskaintzeko, zeinen bitartez energia-efizientzia lortzen baita. Bazkide teknologikoak, merkataritzakoak eta finantzarioak bilatzen ditu itunen truke.
- Ideable Solutions-ek Eldersarea aurkeztu du, pantaila oso intuitibo, sinple eta adineko pertsonen kolektibora egokitutako tableta bat da, haien bizi-kalitatea hobetzen duena ezagutza informatikorik gabe haren erabilera ahalbidetzen duena. Aisia-ezarpen berrien eta preskriptoreen garatzaileak behar dituzte.
- Symplio Lifestile Technologies ere Innobasqueren zenbait bazkideren elkarlanaren fruitua da: Virtualware, Bizintek, Symplio eta ADN Design. Cyrcle merkaturatu du arestian, Interneti lotutako objektu emozional bat sare sozialak mundu errealera lekualdatzen dituena. Ordenagailuari konektaturiko gailuak sare sozialetan gertatzen diren berritasunen kontua ematen du. Merkatu objektibo eta inbertitzaileetan esperientzia duten enpresa-bazkideak bilatzen ari da bere enpresan parte-hartzearen truke.
- Biomimetics diseinuak, prozesuak eta izadian oinarritutako teknologia-sistemak garatzen aritzen da, biomimetikako ezagutza I+G+b-ei aplikatuz.
- BBY Digital-ek on line plataforma bat aurkezten du marrazketa teknikoa hiru dimentsiotan aurkezten du. Ekarlana behar dute nazioko eta nazioarteko merkaturatzean eta banaketan.
- Alhymotion-ek AHRS garatu du, hidrogenoa “in situ” sortzeko teknologia berri bat kanpo-energiaren biltegien eta garraioaren beharrik gabea. Finantza- bazkideak bilatzen ari da. Alemaniako Ecosummit 2012rako hautatutako Estatuko enpresa bakarra izan da, proiektu berritzaile hoberena ACC10 teknologia-foroan, eta La Caixako Ekojoerek ere bai.