Innoprot egoitza lekuz aldatzea eta produktuak merkaturatzea aurreikusten du

Bizkaia

Innoprot-ek, soluzio bioteknologikoak garatzea, ekoiztea eta merkaturatzea helburu duen Euskal Herriko Unibertsitatearen spin-off-ak, Leioan dagoen Zitek-Mintegia-EHU enpresa-bioinkubadoretik ateratzea aurreikusten du Bizkaiko Teknologia Parkera lekualdatzeko. Bertan, eraikin berri batean, urtearen erdialdetik aurrera nabe bat alokatuko du eta hura egokitzeko eta hornitzeko milioi bat euro inguruko inbertsioa gauzatuko du. Gainera, Innoprot epe laburrerako nobedadeak prestatzen ari da. Hala, martxoan produktu-lerro berria merkaturatzea aurreikusten du, hain zuzen ere, alzheimerraren aurkako farmakoen eraginkortasuna probatzeko entsegu-kitak.

Partekatu

Beste berri batzuk