Inspira STEAM Euskadi 2020/2021 aurkezpen-ekitaldia Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean
Jardunaldiak uztailaren 21ean, 22an eta 30ean izango dira Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren, eta, egungo egoera aintzat hartuta, webinar formatuan egingo da
“Zientzian eta teknologian neskato eta emakumeei espazioak irekitzea” lemapean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hiru jardunaldi antolatu ditu, Inspira STEAM Euskadi 2020/2021 aurkezteko.
Inspira Steam proiektu aitzindaria da, Deustuko Unibertsitateak abian jarria, EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREAREN lankidetza aktiboarekin, nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarrituta, eta ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume profesionalek ematen dituzte ekintza horiek . Taldeko aholkularitza erabiltzen da lehen hezkuntzako neska-mutilen artean STEAM gaien (Science, technology, Engineering, Arts and Maths) inguruko interesa sustatzeko.
Jardunaldiak uztailaren 21ean Bizkaian, uztailaren 22an Gipuzkoan eta uztailaren 30ean Araban izango dira. Jardunaldi horietan, Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak eta Mª Luz Guenaga Inspira STEAM-eko (Deustuko Unibertsitatea) arduradunak parte hartuko dute. Era berean, Bizkaiko jardunaldian honako hauek ere parte hartuko dute: Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko, Gizarte Inklusioko eta Berdintasuneko foru-diputatua eta beste lau emakume. Honako honi buruzko hitzaldi-solasaldian parte hartuko dute: “Emakumeen talentuaren beharra zientzian eta teknologian COVID-19aren sasoian”.
Gipuzkoako jardunaldian, Deustuko Unibertsitateko Mª Luz Guenagaz eta Amaia Bernarás Gipuzkoako Parkeko kudeatzaileaz gainera, honako hauek ere parte hartuko dute: Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakume eta Gizonen Berdintasun Erakundeko zuzendaria eta Duñike Agirrezabalaga Donostiako Udaleko Berdintasuneko, Elkartasuneko eta Eskubide Zibiletako zinegotzi ordezkaria. Jardunaldi horretan ere lau emakume profesionalek parte hartuko dute Bizkaian proposatutako gai berari buruzko hitzaldi-solasaldian.
Azkenik, hilaren 30ean, Arabako aurkezpenak Parkeen Sareko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariez gainera, Nerea Melgosa Berdintasuna eta Giza Eskubideen Zuzendaria, Arabako Foru Aldundia ere izango du. Aurreko jardunaldietan bezala, lau emakume profesionalek parte hartuko dute hitzaldi-solasaldian. Hiru jardunaldietan, Ainhoa Calleja izango da moderatzailea, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Enpresentzako Lankidetza eta Zerbitzuen Sailekoa.
Aurkezpen-jardunaldietan parte hartu ahal izateko, honako esteka hauetan izena eman baino ez duzu.