INSPIRA STEAM proiektua

Albisteak, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak INSPIRA proiektuarekin kolaboratzen dugu Sareko enpresetako mentore emakumeak gehitzeko proiektu honetara; izan ere, emakumeek zientzian eta teknologian duten eginkizuna bultzatu eta zabaltzea Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen 2017-2020rako Plan Estrategikoaren ildo estrategikoetako bat da

INSPIRA proiektu aitzindaria da Euskadin, nesken artean zientzia- eta teknologia-zaletasuna sustatzeko; sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da, eta horiek ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume profesionalek ematen dituzte.

Oraingo honetan programa moldatu egin da Donostiako zenbait Gaztelekutan gauzatzeko (aisialdiko eta denbora libreko zentroak dira, eta 13-16 urte bitarteko gazteak joan ohi dira). Horretarako, emakume mentore euskaldunak behar ditugu, Gaztelekuetako teknikarien laguntzarekin programaren bertsio berezi hau dinamizatzeko prest daudenak. Ez da beharrezkoa mentore lanetan aurretik esperientzia izatea, saio hauek egiteko formazio espezifikoa jasoko dutelako.

Erantsitako dokumentua xehetasun gehiagoz azaltzen da ekimena, eta Gazteleku bakoitzeko formazio eta aholkularitzako datak ere agertzen dira.

Interesa baduzu, edo interesa izan dezakeen STEAM emakumeren bat ezagutzen baduzu, idatz ezazu helbide honetara: inspira@deusto.es

 

Partekatu

Beste berri batzuk