“Internet 2014, orain arte ezagututakoa historia da jada” jardunaldia hartu dute Euskadiko Parke Teknologikoek

Gipuzkoa

Internet 2014, lo que conocías ya es historiaMaiatzaren 17an Internet Eguna ospatzen dela eta, Enpresa Digitalak Interneti buruzko jardunaldiak antolatu ditu, urtero legez. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Parke Teknologikoak izan dira jardunaldion agertoki, maiatzaren 20, 22 eta 23an hurrenez hurren.

“Internet 2014, orain arte ezagututakoa historia da jada” goiburupean, Internetekin eta Informazio eta Komunikazio Teknologiekin lotura duten zerbitzu eta joera berrien inguruan egunean egon behar duten edozein sektoreko profesionalei zuzendutako topaketak izan dira.

Javier Eguiluz eta Mikel Sanchezen gidaritzapean honako eduki hauek jorratu dituzte jardunaldiotan:

–          Lanaren etorkizuna: automatizazioa, big data eta robotika.

–          Wearables eta quantified self: osasunerako gailuak, “hardware as a service” eta errealitate berria areagotuta.

–          Pribatutasuna negozio gisa: erabiltzaileak babesteko aplikazioak eta gailuak.

–          Teknologia diruptiboak: ikusi teknologiak ohiko negozioei (garraioa, banka, turismoa) erronka egiten diela.

–          Gauzen internet: etxerako ere objektu azkarrak (bonbillak, termostatoak, telebistak).

–          Hezkuntza: etengabeko prestakuntza eta eskariaren arabera espezializatua, ezinbesteko gaitasunak profesional berrientzat.

–          Edukiak: telebistarekiko bataila berria (Android TV, Amazon Fire, Apple TV eta Xbox).

–          Txina: Interneten lortu duen hazkundearen giltzarriak.

–          Mugikorra: apps eta web mugikorraren arteko borrokan bada irabazle bat; mugikorraren erabilera berriak merkataritzan (iBeacon).

Partekatu

Beste berri batzuk