Irakasleentzako prestakuntza-jardunaldia egin da BTEKen

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako Teknologiaren Interpretazio Zentroak, BTEKek, irakasleentzako prestakuntza-jardunaldia hartu zuen ekainaren 19an. BTEKen instalazioak ezagutzera emate eta bertan ikasleekin egin daitezkeen bisiten eta tailerren berri ematea ziren jardunaldiaren helburuak.

BTEK eta Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berriztatzea zerbitzua elkarlanean ari dira aurtengo ikasturtean, Berritzegune Nagusiaren Natur-Zientzien aholkularitzaren bidez, hain zuzen ere BTEKen funtzionamendua dinamizatzeko. Teknologiaren Interpretazio Zentroa, hezkuntza sistemaren erronka nagusiei erantzun diezaieken baliabide didaktiko egokia izan daitekela eta antolatu da prestakuntza-jardunaldi hau BTEKen.

Partekatu

Beste berri batzuk