Irekita VISIO 2014 Biltzarrean izena emateko epea

visio 20142014ko urriaren 16an eta 17an hartuko du Donostiako Basque Culinary Centerrek VISIO Biltzarra, SPRIk, TECNALIAk eta IK4k erakundeetan Berrikuntzarako Zaintza eta Inteligentzia Sistemakoari buruz sustatzen dutena.

Hitzorduaren helburua profesionalen arteko komunikazioa eta esperientzia-trukea da, eta berrikuntza-faktore gisa erakundeetan zaintzaren eta inteligentziaren erabilera sustatzea.

Hemen eta gure mugetatik kanpo ere gogoz itxarondako erreferentzia-topaleku bihurtu da VISIO. Izan ere, 2011ko azken edizioan 170 pertsona inguru bertaratu ziren.

Edizio honetan, hauek izango dira protagonista: zaintzaren egitekoa krisialdi eta ezegonkortasun-garaian, diziplinaren itzulera ekonomikoa, inteligentzia vs segurtasuna eta profesionalaren zeregina. Joera berri eta enpresen esperientzien berri izateko ohiko espazioak ere izango ditugu. Eta programa osatzeko, bi saio sektorial ere baditugu: bat elikadurakoa eta beste bat turismokoa.

Zaintzarekin, inteligentziarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoekin lotutako ezaguerak eta esperientziak ikasi eta konpartitu nahi dituzten diziplinako profesionalei zein erakundeei zuzenduta dago Biltzarra.

VISIOren web-orrian izena emateko atalean http://www.conferencia-visio.com, izena emateko formularioa aurkituko duzu, eta hitzordu honen programa eta informazio eguneratuena.

Zure zain gaude!!