Iritsi da BeParke Klubaren lehen futbol 7 txapelketa

Albisteak, BeParke, Bizkaia

ZIV Automation, Ingeteam eta Ondoan enpresetatik datozen bost talde izango dira jardunaldiko protagonistak

Datorren larunbatean, uztailak 6, goizeko 9etan, Errekalde belar artifizialeko zelaian BeParke Klubak antolatutako lehen futbol txapelketa ospatuko da. Lehiaketa goizean izango da eta bost taldek hartuko dute parte, Zamudio/Derio Campuseko hiru enpresa ordezkatuz: ZIV Automation, Ingeteam eta Ondoan.

Talde bakoitzak 7 eta 10 jokalari artean izango ditu, eta horietako bost, gutxienez, Parkeko enpresa bateko langileak izango dira. Partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du.

Txapelketaren irabazleak esperientzia gastronomiko bat izango du taldekide guztientzat. Saria Zamudio/Derio Campusean bertan dagoen Gaminiz jatetxean egingo den bazkari bat izango da.

Ekitaldi honek Parkeko enpresetako langileen artean jarduera fisikoa eta talde-lana sustatzea da. Gainera, halako ekimenei esker enpresen eta haien laguntzaileen arteko loturak sendotzea ere bilatzen du.

INFORMAZIOA

Partekatu

Beste berri batzuk