Irudi molekularraren inguruko azken aurrerapenak Donostian ikusgai
Biomaterialetako ikerkuntza kooperatiboko Biomagune zentroak egunotan irudi molekularrean espezializatutako nazioarteko kongresua antolatu du Donostian, erresonantzia magnetikoa eta erradiokimika bezalako diziplinetako nazioarteko adituak biltze aldera.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean , azaroaren 10etik 12ra bitartean egiten ari den ekitaldiak, irudi molekular kliniko eta preklinikoko azken aurrerapen teknologiko eta teknika abangoardistenak ikuskatzea du helburu.
Jardunaldietan, herrialde desberdinetatik etorritako hogei bat aditu baino gehiagok parte hartuko dute espezializatutako txostenak emateko.
Gainera, sesioak gazte ikertzaileen eskutiko 30 bat aurkezpenekin osatuko dira, bai ahozko parte-hartzeetan bai posterren atalean.
Biomaguneko Irudi Molekularreko Unitateko Erradiokimika Saileko arduradun Jordi Llopek, kongresuaren helburuetako bat, nazioarteko aditu nabarmenen eta sortu berri diren ikertzaileen arteko elkarrekintza sustatzea dela uste du.