Itelazpi: #EmakumeaTeknologian III. argazki-lehiaketa

Albisteak, Bizkaia, Konpromisoa

Otsailaren 11n ospatzen den Emakumearen eta Haurraren Eguna Teknologian bultzatzeko #EmakumeaTeknologian argazki lehiaketaren III. edizioa jarri dugu abian. Argazki irabazleak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoaren erakusle gisa sortuko dugun 2021eko mahai egutegiaren parte izango dira

Zer bultzatzen dugu?

Otsailaren 11n Emakumearen eta Haurraren Eguna teknologian ospatuko da. Euskal sektore publikoko eragile eta telekomunikazioen arloko erreferente gisa dugun erantzukizuean onarriturik, aktiboki adierazi nahi dugu gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekiko dugun konpromisoa, eta, horretarako, #EmakumeaTeknologian III. argazki-lehiaketa antolatzen dugu.

Nori zuzenduta dago?

Bi baldintza hauek betetzen dituzten 18 urtetik gorako emakume eta gizonei:

  • – Emakumeak teknologian duen presentzia ikusarazteko konpromisoa izatea.
  • – Argazkigintzarako eta argazki-ukituetarako zaletasuna izatea.

Zer egin behar da parte hartzeko?

Zure ingurunean zientzia eta teknologiaren sektorean ikasketak eta/edo lan egiten dituen emakumeren bat ezagutzen baduzu, bidal iezaguzu ohiko jarduera teknikoa egiten ari den argazki bat. Froga ezazu zure argazki-dohainak edo ukituak egiteko gaitasuna, estiloko argazki bat sortuz, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunari keinu bat egin, horrela irabazlea izateko aukera izango duzu. Osatu zure proposamena parte hartzeko INPRIMAKIAN izenburu iradokitzaile batekin eta argazkian erakutsitako lanen deskribapen labur batekin, eta bidali ezazu sinatuta, eta argazkiarekin batera komunikazioa@itelazpi.eus e-postara.

Zer irabaz dezakezu?

Prest zaitez egun ahaztezin bat igarotzeko!. Lehiaketaren espiritua hobekien islatzen duen argazkia (estiloa eta mezua) Eureka! Museorako bi sarrerekin saritua izango da, bai Museoa zein Planetariuma eta Animalia bisitatzeko. Eguna amaitzeko, bi lagunentzako bazkaria izango duzu euskal berrikuntza gastronomikoaren epizentroan, Donostiako LABe-n (Digital Gastronomy Lab), Basque Culinary Centerrek parte hartzen duen proiektua.

Horrez gain, bai argazki sariduna (azalean agertuko dena) zein 11 finalistak Itelazpin emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoaren erakusgarri den urtero argitaratzen dugun mahaiko egutegian agertuko dira 2021 urteko alean.

Azkenik, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi txiki batean aurkeztuko dugu egutegia. Bertan, bai argazki irabazlearen egilea zein mugimendu garrantzitsu horren aldeko irudia eman duen emakumea egongo dira gonbidatuta.

Anima zaitez parte hartzera! Merezi du!

Partekatu

Beste berri batzuk