ITELAZPIk bat egin du Agenda 2030en 5. urteurrena ospatzeko #GIHbabestenditugu kanpainarekin

Albisteak, Bizkaia

#GIHbabestenditugu kanpainaren helburua bozgorailu gisa jardutea da efektu biderkatzaile bat lortzeko eta Agenda 2030 ezagutu eta lantzeko

GIHetan oinarritutako kudeaketa korporatiboak negozio-aukera berriak sortzen ditu, interes-taldeekiko harremana hobetzen du eta berrikuntza sustatzen du

Agenda 2030 onartu zeneko 5. urteurrena dela eta, Itelazpik bat egin du #GIHbabestenditugu kanpainarekin, Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin, Nazio Batuen Helburu horien zabalkundea lantzeko. Helburua da, GIHekin duen konpromisotik abiatuta, bozgorailu gisa jardutea eta elkar ezagutzeko eta lan egiteko efektu biderkatzaile bat lortzea.

2018ko azaroan, Itelazpik Global Compact ekimenarekin bat egin zuen, iraunkortasunaren arloan munduan dagoen ekimenik handiena. 2015ean Agenda 2030 onartu zenetik, Hamar Printzipioak bultzatzearen aldeko apustuaz gain, bere kudeaketa korporatiboa GIHekin lerrokatzen lan egin du, non negozio-aukera berriak aurkitu, bere interes-taldeekiko harremana hobetu eta berrikuntza sustatzen du.

Ildo horretan, Itelazpik bere estrategiarekin bat datozen konpromiso eta jardunbide egokiak ezarri ditu. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana, ISO 19601 Zigor Arriskuen Kudeaketa Sistemaren ezarpena edo Gardentasunaren Web Ataria.

Horrelako ekintzen bidez, ITELAZPIk 2030 Agendari eta Garapen Iraunkorreko 17 Helburuei lagundu nahi die. Lan hori, krisi- eta ziurgabetasun-une hauetan, munduak behar duen etorkizun jasangarria sortzeko formula da.

 

Partekatu

Beste berri batzuk