ITELAZPIk emakumearen aurkako indarkeria zalatzeko zenbait ekintza egingo ditu azaroan

Albisteak, Bizkaia

Itelazpik puntu lila izango du azaroan zehar bere egoitza nagusiaren aurrekaldean. Eremu digitalean, sare sozialetako profilen irudia ekimen garrantzitsu horretara egokitu da, baita Itelazpiren logoa kolore lilaz aldatu ere

Kanpaina azaroaren 25ean amaituko da, azken urteetan argitaratzen ari den sentsibilizazio-egutegia aurkeztuz eta #EmakumeaTeknologian lehiaketako argazki onenaren saria emanez

Itelazpik berdintasun-politika aktiboak bultzatzen dituen 10 urteei bere garrantzia emateko balioko du ekitaldiak

ITELAZPIk, azaroan, genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-kanpainarekin bat egingo du. Ekintza hau azaroaren 25ean egingo da, Nazioarteko Egunean. ITELAZPIk laneko berdintasun-politikak bultzatzen ditu duela hamar urte, eta bere interes-taldeen artean antzeko ekimenak garatzea sustatzen du.

Aurten, ekintza adierazgarri gisa, Itelazpik puntu lila bat jarri du egoitza nagusiaren aurrealdean, eta azaro guztian egongo da ikusgai. Ekimen hori eremu digitalera ere zabaldu da, sare sozialetako profilen irudia egokituta eta Itelazpiren logoa ere lila kolorez aldatuz.

Kanpaina amaitzeko, azaroaren 25ean Itelazpik bere sentsibilizazio egutegiaren 2021. edizioa aurkeztuko du. Duela hiru urtetik hona, egutegiak #EmakumeaTeknologian argazki lehiaketako irabazlea jasotzen du azalean. Ekitaldian honetan ere saria emango zaio lehiaketaren irabazleari.

Aurten, Itelazpik berdintasun-politika aktiboak abian jartzeko hartu zuen konpromisoaren hamargarren urteurrena ere ospatzen da. Hori dela eta, Itelazpik hurrengo bideo argitaratu du, bere ibilbidearen mugarri nagusiak jasotzen dituena, eta online kanal ezberdinen bidez sustatuko dueña.

 

Partekatu

Beste berri batzuk