ITELAZPIk martxan jarri du #EmakumeaTeknologian lehiaketaren IV. edizioa
Lehiaketaren helburua da neskek eta emakumeek teknologiaren sektorean duten funtsezko eginkizuna ikusaraztea
Berrikuntza gisa, lehiaketa sare sozialetan ospatuko da. Eureka! Zientzia Museoaren eta LABe berrikuntza gastronomikoko zentroaren laguntza izango du
Lehiaketa otsailean egingo da, Emakumea eta Neska Zientzian Nazioarteko Egunean Lehiaketaren helburua da neskek eta emakumeek teknologiaren sektorean duten funtsezko eginkizuna ikusaraztea
Laugarren urtez jarraian, Itelazpik berdintasunarekin duen konpromisoari erantzun dio. Horretarako, #EmakumeaTeknologian lehiaketak jarri ditu abian. Lehiaketa horien helburua da neska eta emakumeak teknologiaren sektorean duten funtsezko eginkizuna ikusaraztea. Horretarako Itelazpik bat egiten du nazioarteko mugimendu honekin neska eta emakumea sektore estrategiko eta aukera handiko honetan parte hartzeko. Kanpainaren unerik bereziena otsailaren 11n izango da, Emakumea eta Neskak Zientzian Nazioarteko Eguna ospatzen den egunean, hain zuzen.
Ekintza berri hau sare sozialen bidez egingo da otsailean zehar. Berrikuntza gisa, eta komunikabide honen aukeraz baliatuz, ikus-entzunezko ekarpenen formatua eta ohiko argazki-formatura zabalduko da. Itelazpiren Berdintasun Batzordeak lehiaketaren helburua hobeto erakusten duen lana aukeratuko du ekarpen guztien artean, hurrengo irizpideak kontuan hartuta: originaltasuna, mezuaren egokitasuna eta sormen artistikoa.
Aurten ere, zientzia eta teknologiako bi euskal euskarriren laguntza izango du lehiaketak: Eureka! Zientza Museoa eta Labe berrikuntza gastronomikoko zentroa. Zozketa bidez hautatutako dira beste bi sariak. Informazio guztia gure Instagram eta Twitterreko profiletan aurkituko duzu. Anima zaitez, erakutsi zure konpromisoa eta parte hartu!