ITP 135 milioi euro inbertituko ditu Mexikon turbinak ekoizteko
ITPko zuzendari nagusi Ignacio Mataix-ek atzo aurkeztu zion Mexikoko presidente Felipe Calderóni bere proiektu estrategikoa 15.000 libra baino bultzada gutxiagoko motor aeronautikoentzako presio baxuko turbinak diseinatzeko eta fabrikatzeko. Industria de Tuborreactores (ITR) filialak –ITPk bertan %75ko partaidetza du– gauzatuko duen proiektu honek 135,6 milioi euroko inbertsioa izango du bere lehen urratsean. Jarduera aeronautiko berri honi esker, Queretaron 400 zuzeneko lanpostu eta 1.300 induzitu sortuko dira eta bertan 40 ETE, zentro teknologiko eta unibertsitate baino gehiagok parte hartuko dute.