ITP 250 milioi inbertituko ditu lau urtetan Airbus berriaren motorrak fabrikatzeko

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen den Industria de Turbo Propulsores (ITP) enpresa bizkaitarrak atzo iragarri zuen berri ona: ondorengo lau urteotan 250 milioi euro inbertituko ditu Britainia Handiko Rolls Royce-kin sinatutako kontratua garatzeko. Horren bitartez Trent motorreko presio baxuko turbina fabrikatuko du Airbus A-350 XWB hegazkinarentzat. Euskal konpainiak 2.000 milioi euroko fakturazioa espero du motorraren lehenengo hogei urtetan; hala ere mota honetako programa batek 30 urte inguru irauten dituenez, guztira 4.900 milioi euro izan litezke.

Partekatu

Beste berri batzuk