ITP ingeniariak eta langileak koordinatzen dituzten bikaintasun zentroak sustatzen ditu

Bizkaia

ITPk 2007an bikaintasun zentroak sortu zituen produkzioko langileen eta ingeniarien arteko koordinazioa bultzatzeko eta talde aeronautikoaren barne-kudeaketa hobetzeko asmoz eta horiek Trent XWB motorrarekin estreinatu dira aurten. Bizkaiko Teknologia Parkean duen zentroan ekipamendu horrentzako presio baxuko turbina diseinatzen da orain. Zamudioko eta Madrilgo 150 ingeniari inguru lanean arituko dira aurten eta datorren urtean Trent XWB motor berria hornituko duen presio baxuko turbina diseinatzeko. Izan ere, motor horrek, Airbus partzuergoak eraikiko duen A-350 bidaiarientzako hegazkinari heganaraziko dio. ITPk 2007an martxan jarri zituen bikaintasun zentroak sustatu ditu eta berarentzako ez dago ausazkoa den ezer egitasmo honetan. Ingeniarien eta produkzioko langileen arteko talde-lana bultzatzen duen kudeaketa-eredua da, horiek bi alor garrantzitsu baitira planoan soilik existitzen den aeronautikako osagairen bat fabrikan egi bihurtu behar denean.

Partekatu

Beste berri batzuk