ITPk Airbus Militaryrekin kontratua sinatu du motoreen mantentze-lanetarako

Bizkaia

ITP In Service Support-ek Airbus Militaryrekin kontratua sinatu du CT-7 eta TPE 331 motoreen mantentze-lanak egiteko hurrengo bost urteetan; motore hauek konpainiaren CN-235 eta C-212 hegazkinetan erabiltzen dituzte.

Sinatutako kontratuak hainbat zerbitzu mota aurreikusten ditu; Airbus Militaryk ITPra bidaliko dituen motoreen mantentze-lanez gain, edozein motatako euskarritan ere emango dio zerbitzua behar den tokian edota ITPren instalazioetan.

ITP In Service Support negozio unitateak lantegiak ditu Ajalvir (Madril), Albazete, Erresuma Batua, Malta eta Estatu Batuetan, guztira 500 langiletik gora biltzen dituen lantegi sarea.

  • Iturria: ITP
  • Data: 2012/05/15

Partekatu

Beste berri batzuk