Itziar Epalzak aitortza jaso du Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen buruan egindako lanarengatik

Gipuzkoa

BNI Colabora Bizkaia taldeak, bere 4. urteurrenarekin bat eginez, Parke Teknologikoen Sareko zuzendariak egindako lana aitortu du.

2018-03-23-PHOTO-00002260Kontaktu profesionalak sortzeko asmoz networking-ean diharduen enpresa taldea da BNI Colabora Bizkaia, eta, bere 4. urteurrenean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalzari aitortza egin dio.

Euskadiko Teknologia Parkeak lankidetzarako ordezkaritzarik onena dira ekitaldia antolatzeko, berrikuntzari eta bikaintasunari esker, sinergiak eta interesak sortzen baitituzte enpresa-komunitate osoaren, eta, beraz, euskal gizartearen onurarako. BNI Colabora Bizkaia taldeak ere bere egiten ditu balio horiek eta haren ustetan, Parkeak eredugarriak dira networking-alorrean.

Itziar Epalza Sareko zuzendari nagusi denetik, Parkeek hainbat konpromiso hartu dituzte beren gain, eta 2017-2020 epealdirako Plan Estrategikoan jasotzen dira. Konpromiso horiek, hain zuzen, bai eta Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren alde Parkeek duten betekizuna indartzeko gauzatutako ekintzek (besteak beste, enpresei beren proiektuak garatzeko emandako tresnak) eta euskal ekonomiaren zein gizartearen osotasunari egindako ekarpenek ere, aitortzarako bidea eman dute.

Partekatu

Beste berri batzuk