Jabetza Industrialaren Sustapen Plana aurkezteko Jardunaldia egin da Bizkaiko Teknologi Parkean

Bizkaia

Sprik antolatuta, “П Plana” deitutakoaren aurkezpena egin da Bizkaiako Teknologi Parkearen egoitzan. Tomás Orbea Spri-ko zuzendari nagusiak inauguratu du eta, besteak beste, Errusiako bi ibilgailu fabrikatzaile garrantzitsuenetako arduradunak izan dira bertan. Honez gain, FAGOR euskal enpresa hornitzailearen adibide arrakastatsua ere aurkeztu da.

Euskal enpresei zuzendutako hedapen jardunaldi honen helburua zera zen: enpresaren lehiakortasunerako eta nazioarteratzerako, garapenak eta berrikuntzak Jabetza Industrialeko Aktibo-Kartera bilakatzeak duen garrantziaz ohartaraztea. Merkatu orokor batean, enpresa baten lehiakortasuna bere produktuen eta ekoizpen prozesuen berrikuntza mailaren eskuetan ezeze, hauen babes eraginkorrean ere dagoelako, ustezko kopiak edota faltsifikazioen aurrean.

Beraz, patenteak, erabilpen ereduak, diseinu industrialak eta marka zein izen komertzialak izan dira jardunaldiko partaideen ahoetan. Jardunaldian euskal enpresetako 50 ordezkari inguru bildu ziran, gehien bat, zuzendariak eta zuzendari teknikoak.

Partekatu

Beste berri batzuk