Jakes Agirrezabal Iribar, SPYROko Merkataritza eta Marketin Saileko zuzendari berria
SPYROk Jakes Agirrezabal Iribar fitxatu du, zuzenbidean lizentziaduna eta merkataritza-kudeaketan aditua, Merkataritza eta Marketin Saileko zuzendari berria izateko. Haren egitekoa kudeaketa-irtenbide aurreratuetan espezializatutako (ERP SPYRO) euskal konpainia informatikoaren merkataritza eta salmenta-bidea hedatzea izango da, eta, bide batez, haren lidergoa egonkortzea bai nazioan bai nazioartean.
Jakes Agirrezabal Zuzenbidean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV); gero, Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako Master bat egin zuen, eta prestakuntza Enpresa Zuzendaritzako Master batekin osatu zuen Deustuko Unibertsitatean.
Hamar urtez baino gehiagoz zuzendari komertziala izan da sektore hauetan: automobilgintzaren industria osagarria, banaketa eta elikagaien industria. Halaber, sektore publikoan lan egin du Neiker Tecnaliako eta Hazi Fundazioko zuzendari-gerente moduan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumena Saileko enpresen berregituratzea koordinatuz.
“Niretzat erronka bat da merkataritza-kudeaketako softwarearen sektorean sartzea. Nire lanbide-ibilbidean zehar sektore eta erakunde ezberdinetan ikasitakoari esker, enpresek beren eguneroko kudeaketan dituzten beharren inguruko zeharkako ikuspegi bat emango dut, eta, horrela, SPYROtik kudeaketa-irtenbide egokienarekin erantzungo diegu”, adierazi du Agirrezabal jaunak, SPYROko Merkataritza eta Marketin Saileko zuzendariak, erronka profesional berri onen aurrean ilusioz beterik dagoenak.