Jaurlaritzak 3 miloi gehiagorekin zabaldu du Industria Makinen Renove Programaren aurrekontua, sektorearen eskariaren aurrean

Bizkaia

Eusko  Jaurlaritzak  3  milioi  euro  gehiagorekin  zabaldu  du  Industria  Makinen  Renove  Programaren  hasierako  kontu-saila.  EAEko  industriaren  apustua  da  produktibitatea,  segurtasuna  eta  lehiakortasuna  hobetzeko.  Hala,  12  milioi  eurokoa  izatera  pasatu  da. 

01--tapia-y-arriola2017rako  programak,  hasiera  batean,  9  milioi  euroko  zuzkidura  zuen.  Horrek  aurreko  edizioetan  baino  milioi  bat  gehiagoko  zuzkidura  zekarren  jadanik.Laguntzak  eskatzeko  epea www.spri.eus helbidean  irekita  dago  joan  den  ekainaren  30a  ezkero  eta  urriaren  31n  ixten  da,  edo  lehenago,  aurrekontu-esleipena  agortuz  gero;  hain  zuzen,  hori  gertatu  baitzen  epea  hasi  eta  ordu  gutxi  batzuetara.  Horregatik,  orain,  3  milioi  gehiagorekin  zabaldu  da  programa.

2014an  martxan  jarri  zenetik  891  euskal  enpresak  (2014an  420,  2015ean  271  eta  2016an  200)  jaso  dituzte  programa  horren  diru-laguntzak  eta  eragindako  inbertsioa  320,83  milioi  eurokoa  izan  da  hiru  ekitaldi  horietan  (2014an  107,7  milioi,  2015ean  82,9  milioi  eta  2016an  130,23  milioi).

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk