Javier Gómez, AEG Power Solutions Ibéricako zuzendari nagusi berria

Araba

Javier Gómez Domínguez, Bilbo, 1966, da AEG Power Solutions Ibérica enpresako, Espainiarako, Portugalerako eta Latinoamerikarako filialeko, zuzendari nagusi berria. Filialak egoitza Arabako Teknologia Parkean du. Energia hornitzeko sistemen, industria arloko elikadura-iturrien eta energia berriztagarriko irtenbideen mundu mailako hornitzailea da

Javier Gómez, AEGPSJavier Gómezek Jesús M. Rodríguez Ortiz de Zárate, AEG Power Solutions Ibérica 1999 eta 2016 artean kudeatu duena, ordezkatuko du karguan. Telekomunikazioetan ingeniaria da Bilboko Ingeniarien Eskolan eta MBA Deustuko Eskualdeko Eskolan. Javier Gómezek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ekipo-ondasunak hornitzen dituzten enpresa industrialak zuzentzen honako sektore hauetan: elektrizitatearen sorkuntza eta banaketa, hidrokarburoak eta industria petrokimikoa, telekomunikazio-sareak, automobilgintza, garraioa eta abar.

Javier Gómezek Arabako Teknologia Parkean duten egoitzatik kudeatzen du Alemaniako enpresa nagusiaren negozioa Latinoamerikan, Espainian eta Portugalen. Arabako fabrikak produkzioaren % 80 baino gehiago esportatzen du eta, aurreikuspenen arabera, proportzio hori handitu egingo da besteak beste sektore hauekin lotutako nazioarteko proiektu nagusietan duen partaidetzari esker: sektore petrokimikoa, sorkuntza elektrikoa (hidroelektrikoa, ziklo konbinatuak, eolikoa eta eguzkia), data center-ak eta utiliteak.

Gainera, ingeniaritza-enpresa nagusien eskutik, bidegintzako azpiegitura berrietan (metroak, aireportuak, autobidea, uren tratamenduarekin lotutako azpiegiturak, azpiegitura elektrikoak eta abar) hartzen du parte.

AEG Power Solutions Ibérica irtenbide eta sistema energetikoen enpresa teknologiko eta fabrikatzaile gisa dago merkatuan posizionatuta. Arabako lantegiak 70 profesionaleko langile kopurua du eta potentziako elektronika eta bateria elektrokimikoak uztartzen dituzten ekipo-ondasun elektrikoen fabrikazioan espezializatuta dago. Gainera, multzo osoa ziurtatzeko entseguen plataforma aurreratua du erabilgarri.

AEG Power Solutions Ibéricak ibilgailu elektrikoak birkargatzeko elektromugigarritasuneko proiektuak ere garatzen ditu. Esparru horren baitan, nabarmendu beharrekoa da ikerketako eta garapeneko proiektu ugaritan parte hartzen duela. Horren erakusgarria da, esate baterako, Mugielec proiektua. Ibilgailu elektrikoen energia-hornikuntzarako sarearen hedakuntza bultzatzen du.

Energia aurreratuko sistemak garatzeko, AEG Power Solutions Ibérica enpresak sare elektrikorako eskala handiko energia biltegiratzeko sistemen inguruko SAGER proiektu pilotua zuzendu du. Proiektua Tecnalia korporazio teknologikoarekin eta Iberdrola Ingeniería y Construcciónekin elkarlanean garatu du. Horren baitan, eskala handian erabili ahal izateko biltegiratze-sistema eragingarria, segurua eta kostu baxukoa jarri du abian. Horri esker, sorkuntza eta kontsumo elektrikoak oreka daitezke eskari gutxiko uneetan erreserbak pilatu eta eskaria areagotzen denean horiek askatuta.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk