Jesús Ruiz Cabello katedradunak zuzenduko du biomarkatzaile molekular eta funtzionaletarako laborategia biomaGUNE IKZn

Gipuzkoa

Biriketako hipertentsioaren detekzio goiztiar eta diagnosi espezifikorako biomarkatzaileak bilatzen jardungo da

Zentroaren beste proiektu eta ikerketa batzuetan ere lankidetzan arituko da nanoteknologiaren eta trazatzaileen arloetan

Jesús Ruiz Cabello 2Jesús Ruiz Cabello, Kimika Fisikoan katedraduna, ikertzaile nagusi izango da biomaGUNE IKZn. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatzen den ikerketa-zentroko biomarkatzaile molekular eta funtzionalen taldea zuzenduko du, eta biriketako hipertentsioaren detekzio goiztiar eta diagnosi espezifikorako biomarkatzaileak bilatzea xede duten proiektuetan jardungo da batez ere.

Complutense Unibertsitatean eta Carlos III.a Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionalean (CNIC) aritu da orain arte. Bertan, Irudi Aurreratuko Unitatearen buru izan da azken bost urteotan.

Erresonantzia magnetiko bidezko zein irudi molekularreko teknikak erabilita, biriketako irudi eta irudi kardiobaskularretan espezialista bilakatu da Ruiz Cabello. Orain, biomarkatzaile molekular eta funtzionaletarako laborategiko ikertzaile nagusi izango da biomaGUNE IKZn. Horrenbestez, azken urteotako ikerketa-lerroekin jarraitzeaz gain, zentroko beste proiektu eta ikertzaile batzuekin elkarlanean arituko da nanoteknologiaren eta trazatzaileen arloetan bereziki.

Partekatu

Beste berri batzuk