Jose Mari Arbelaitz, Gastronomiaren Euskal Akademiaren “Euskadi” saria, 2010ko sukaldaririk onenari

Gipuzkoa

Urgell sailburuak eman zion saria Donostiako Teknologi Elkartegiko “Miramon Arbelaitz” jatetxeko txefari.

Jose Mari Arbelaitz, Donostiako Teknologi Elkartegian dagoen “Miramon Arbelaitz” jatetxeko txefak Gastronomiaren Euskal Akademiaren “Euskadi” saria jaso du, 2010eko sukaldaririk onenari.

Eusko Jaurlaritzak urtero ematen ditu sari hauek gastronomiaren arloan nabaritutako pertsonen ibilbidea aintzat hartzeko helburuarekin. Horrela, 2010eko edizioari dagokionez, sarituak proposatzen dituen Gastronomiaren Euskal Akademiaren ezohiko saria Donostiako Aste Gastronomikoari eman zaio. Zigor Gutierrezek, Bilboko Etxanobekoak, kultur gastronomikoan zabalkunde lan onenari saria eskuratu du eta “Pintxoa 2011”-k argitalpen onenari dagokiona.

Saritutako beste batzuk Añanako Gesaltza Harana Fundazioa, Busca Isusi sariarekin, eta Bilboko Arbolagañako Ana María Larrea, ardotan adituari sariarekin, izan dira.

Sari banaketaren ekitaldia atzo izan zen Gastronomiaren Euskal Fundazioak Bilbon duen egoitzan, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako kultura sailburua bertan izan zela.

Partekatu

Beste berri batzuk