Hasi da COPIT 2011, Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioarekin hitzarmena berritu ostean

Martxoaren 7an Madrilen bigarren urtez berritu zuten lankidetza hitzarmena, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, EOI, ENISA, CEPE eta Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak -APTE-, Parke Industrial eta Teknologikoen arteko Lankidetzarako programa (COPIT) garatzeko.

COPIT proiektua 2009an jarri zen martxan, parke zientifiko eta teknologikoetan kokatutako entitateetan eta industrialdeetako entitateetan enpresa lankidetza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Aurtengo aurreikusitako jarduera nagusien artean dago APTEk kudeatzen duen Enpresa Lankidetzarako Sarearen bidez enpresa lankidetza sustatzea (http://rce.apte.org) eta enpresa jardunaldi eta topaketen bidez –zeinetan partaide izango diren CEPE eta parkeetako teknikari sarea-, eta baita lehiakortasun zerbitzuak hornitzea ere parke eta industrialdeetako enpresei COPIT webgunearen bitartez (www.copit.es).

Joan den edizioko emaitzetan COPIT proiektuaren datu positiboak agertzen dira, programan parte hartu baitzuten 28 parke zientifiko eta teknologikok (2009ko edizioan baino 8 gehiago) eta 50 industrialdek, eta hortik sortu ziren enpresa lankidetzarako 504 alerta. Gainera 43 enpresa topaketa antolatu ziren eta bertan parte hartu zuten parke eta industrialdeetako 985 entitatek eta alde biko 842 topaketa sortu ziren. Halaber, RCEra lotu ziren industrialdeetako 725 enpresa, eta guztira 4.480 enpresa daude inskribatuta.