Kaliforniako Senatuko ordezkaritza batek interesa azaldu du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen ereduaren aurrean

Bizkaia

Visita Senadores Califonia 013Guztira, 8 senatari kaliforniarrek bisitatu dituzte, gaur goizean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioak. José Miguel Corres zuzendariak hartu ditu, eta euren asmoa Bizkaiko parkearen garapen-eredua ez ezik, parkeak euskal ekonomiarentzat duen garrantzia ere sakonki ezagutzea izan da.

Hainbat herrialdetatik egingo dituzten lan-bidaien barruan kokatzen da bisitaldia, eta atzo eman zitzaion hasiera Euskadin. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, eta Iñigo Urkullu lehendakariak egin zieten harrera.

Senatuan bertan sortu zen ordezkariek Euskadi bisitatzeko ekimena, zuzenean ezagutu nahi baitzuten hainbat arlotan gauzatzen den lana, besteren artean, ekonomian, zerga-sisteman, hezkuntzan, energian edo garraioan.

Kanpo Merkataritza Institutuak (Icex) –hain zuzen ere, Euskadin duen ordezkaritzak– bere gain hartu du bisitaldiaren enpresa-ikuspuntua. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeaz gain, zortzi senatariek euskal enpresa batzuk bisitatuko dituzte, baita Guggenheim Bilbao museoa ere.

Partekatu

Beste berri batzuk